Inprimatu Inprimatu    Castellano   
2007/05/26
Gauean ez du euririk egingo Euskal Herrian, baina, aterruneak gutxi iraungo du, izan ere, biharko euria iragarri dute. Kontsultatu iragarpena eta bidali eguraldiari buruzko argazkiak EiTBra.

Maiatzeko azken asteburuak eguraldi ezegonkorrarekin esango digu agur. Azken orduetan euria izan da nagusi eta badirudi aurrerantzean ere antzeko giroa izango dugula Euskal Herrian.

Iragarpenak, ordea, iluntzetik aurrera eguraldiak hobera egingo duela dio, halere, bihar arratsaldean, gure artean, berriz euria izango omen dugu.

Igandea

Euskalmet Euskal Meteorologia Agentziak egindako iragarpenaren arabera, igandea ere euritsua izango da, nahiz eta lehen orduetan zeruak nahiko garbi azaldu.

Goizetik, ostarteak izango dira, baina, geroago hodeiak nagusituko dira eta arratsaldetik aurrera euria iritsiko da.

Eguraldi aldakorra, beraz, izan ere, gauean berriro atertuko du, batez ere, barnealdean.

Tenperatura minimoek behera egingo dute eta nahiko hotzak izango dira. Maximoak bere horretan mantenduko dira.

Astelehena eta asteartea

Astea ere eguraldi txarrarekin hasiko dugu. Dena dela, astelehenean euri arina izango da nagusi eta orokorrean asteburuan baino prezipitazio gutxiago izango dira.

Gainera, egunak aurrera egin ahala, atertu egingo du. Tenperaturak, aldiz, jaitsi egingo dira.

Asteartean, aurreko eguneko antzeko giroa izango dugu.







Erantzunak:
Ez dago erantzunik mezu honetan.
Iruzkin bat egin
Zure eposta ez da orrialdean erakutsiko.
Zure URL-a erakutsiko da.


authimage Zenbaki hauek idatzi, gizaki bat eta ez zerbitzua erabili nahi duen programa informatiko bat zarela egiaztatzeko.

Aukerak:
 
Lerro saltoak <br /> bihurtzen dira
(Izena, eposta & url-arentzako cookiak finkatu)

Blog honi buruz
Asteburuko eguraldia edo hurrengo egunetarako joera zein den jakin nahi? Hemen aurkituko dituzu iragarpenaren inguruko albisteak.
Azken erantzunak
Beste asteburu euritsu bat - Elder - 2008-06-08 12:56:11
Eguzkia lagun izango dugu maiatzeko zubian - iraia - 2008-05-01 11:20:53
Neguko eguraldia datozen egunetarako - --- - 2008-01-29 13:15:29
Asteburu eguzkitsua geurean - Mikel Goņi - 2008-01-20 17:24:54
120 km/h haize-boladak egon daitezkeela eta, alerta ezarri dute - jon - 2008-01-14 17:34:06
Atalak
Bilaketa
Iruzkin gehien jaso dituztenak
120 km/h haize-boladak egon daitezkeela eta, alerta ezarri dute (1)
Neguko eguraldia datozen egunetarako (1)
Asteburu eguzkitsua geurean (1)
Eguzkia lagun izango dugu maiatzeko zubian (1)
Beste asteburu euritsu bat (1)
Artxiboak
EiTBren beste blog batzuk
Esteka Interesgarriak
Blog hau sindikatu