![]() |
Ekaitzak baretuko dira baina asteazkena arte zeruak euritsu jarraituko du. Gaur eta bihar tenperatura freskoak, 16-18º C-ren bueltan, izango ditugu baina datozen egunotan hodeiak desagertuz eta giroa berotuz joango da.
.jpg)
Joan den larunbatetik lagun dugun euriak asteburua zapuztu dio lagun askori. Atzo Balmasedan egin zen Ibilaldiak, esaterako, espero baino lagun gutxiago bildu zituen euriaren erruz.
Gaur, astelehena, zerua oso hodeitsu egongo da eta zenbait tokitan egun iluna izango dugu. Eguna euriarekin hasi dugu, baina arratsalde-gauean hobera egingo du, Euskalmet Euskal Meteorologia Agentziaren iragarpenaren arabera. Ekaitz arriskua, baina, mantenduko da Arabako eta Nafarroako hegoaldean.
Arratsaldean poliki-poliki atertzen joango da eta tenperaturak fresko samar jarraituko du, 16-18º C-ren bueltan kokatuz. Haizeak iparretik joko du ahul.
Bihar eta asteazkena
Astearterako ez da aldaketa handirik espero. Hodeiak eta prezipitazioak izango ditugu batzuk izango ditugu. Goizean zerua oso hodeitsu egongo da eta euri arina egingo du kantauri isurialdean.
Arratsaldean ostarteak nagusitzen joango dira, baina hala ere bero-hodeiak ugarituz joango dira barnealdean eta zaparrada trumoitsuak bota ditzake. Ipar-ekialdeko haize ahul-bizia ibiliko da. Tenperatura maximoek gorakada berri bat jasango dute eta 21-23º C bitartean kokatuko dira lurralde osoan.
Asteazkenean hodeiak izango dira nagusi, arratsaldean batez ere, eta zaparrada arinak botako ditu, barnealdean sarriago. Haizeak eki/hego-ekialdera egingo du eta, ondorioz, tenperatura maximoak igotzen segituko du, 25º C-ra iritsiz leku askotan.
Asteburu aldera
Ostegunean tenperaturak gora egingo du zertxobait, baina ekaitz arriskua itzuliko da ostiralaren azken aldea arte. Larunbatean giroa hozte aldera egingo du apur bat, baina zeruak garbiago egongo dira eta euria bota dezakeen arren eguzki tarte gehiago izango ditugu
Eguzkia lagun izango dugu maiatzeko zubian - iraia - 2008-05-01 11:20:53
Neguko eguraldia datozen egunetarako - --- - 2008-01-29 13:15:29
Asteburu eguzkitsua geurean - Mikel Goņi - 2008-01-20 17:24:54
120 km/h haize-boladak egon daitezkeela eta, alerta ezarri dute - jon - 2008-01-14 17:34:06
Berotea (1)
Bitxikeriak (2)
Eguraldiaren iragarpena (108)
Elurra (9)
Euria (21)
Lehortea (1)
Trafikoa (17)
Neguko eguraldia datozen egunetarako (1)
Asteburu eguzkitsua geurean (1)
Eguzkia lagun izango dugu maiatzeko zubian (1)
Beste asteburu euritsu bat (1)
Martxoa 2008 (9)
Otsaila 2008 (3)
Urtarrila 2008 (13)
Abendua 2007 (15)
Iraila 2007 (3)
Abuztua 2007 (4)
Uztaila 2007 (7)
Ekaina 2007 (9)
Maiatza 2007 (17)
Apirila 2007 (20)
Martxoa 2007 (32)

Inprimatu





