![]() |
Metereologia agentziek elkarlanean jardungo dute aurrerantzean, batak besteari informazio meteorologikoa eta klimatologikoa emateko, trebakuntza eta birziklatze-ikastaroak antolatzeko eta langile-trukeak egiteko.
Nuria Lopez de Guereñu Eusko Jaurlaritzako Garraio eta Herri Lan sailburuak eta Francesc Baltasar Kataluniako Generalitateko Ingurumen eta Etxebizitza arduradunak sinatu dute Servei Meteorològic de Catalunya eta Eusko Jaurlaritzako Meteorologia eta Klimatologia Zuzendaritzaren artean informazioa trukatzeko lankidetzarako protokoloa.
Protokoloaren hasierako asmoa da erakunde meteorologiko ofiziala duten autonomia erkidegoetako zerbitzu meteorologikoen arteko lotura erraztea; oraingoz Euskal Autonomia Erkidegoko eta Kataluniako zerbitzuen artean, baina etorkizunean batu nahi duenarentzat irekia.
Bartzelona eta Gasteiz artean antolatutako bideokonferentzia bidez sinatu da protokoloa, eta sistema hori bera erabiliko da aurrerantzean bi zerbitzu meteorologikoen arteko harreman joria eta berehalakoa bideratzeko.
Oraingoz, Euskal Autonomia Erkidegoak, Galiziak eta Kataluniak dauzkate halako zerbitzuak, baina etorkizunean gehiago ere sor daitezke. Lotura horri esker zerbitzuek informazio meteorologiko eta klimatologikoa elkartrukatu ahal izango dute, trebakuntza eta birziklatze ikastaroak antolatu ahal izango dituzte, langile-trukeak egingo dituzte, egonaldi laburrak antolatuz zerbitzu batekoek bestean nola lan egiten duten zuzenean ikus dezaten.
Gainera, gaur sinatu den protokoloari esker bi agentziek ikertzeko eta gizarteratzeko dauzkaten ahalbideak handiagotzen dira, etorkizunean mundu mailan antolatzen diren foro eta proiektuetan elkarrekin parte hartzeko bideak jorratuko baitituzte.
Eguzkia lagun izango dugu maiatzeko zubian - iraia - 2008-05-01 11:20:53
Neguko eguraldia datozen egunetarako - --- - 2008-01-29 13:15:29
Asteburu eguzkitsua geurean - Mikel Goņi - 2008-01-20 17:24:54
120 km/h haize-boladak egon daitezkeela eta, alerta ezarri dute - jon - 2008-01-14 17:34:06
Berotea (1)
Bitxikeriak (2)
Eguraldiaren iragarpena (112)
Elurra (9)
Euria (21)
Lehortea (1)
Trafikoa (17)
Neguko eguraldia datozen egunetarako (1)
Asteburu eguzkitsua geurean (1)
Eguzkia lagun izango dugu maiatzeko zubian (1)
Beste asteburu euritsu bat (1)
Ekaina 2008 (10)
Maiatza 2008 (10)
Apirila 2008 (9)
Martxoa 2008 (9)
Otsaila 2008 (3)
Urtarrila 2008 (13)
Abendua 2007 (15)
Iraila 2007 (3)
Abuztua 2007 (4)
Uztaila 2007 (7)
Ekaina 2007 (9)

Inprimatu





