Inprimatu Inprimatu    Castellano   
2007/05/13

Termometroak 27 gradu ingurura helduko dira eta eguna goxoa izango da, oro har. Hala ere, Eusko Jaurlaritzako Herrizaingo Sailak ohartarazi duenez, tenperaturak bat-batean 5 eta 8 gradu artean egin dezake behera arratsaldean. Gainera, mendebaldeko haize-boladek 80 kilometro orduko indarra har dezakete.

Tenperatura goxoekin esnatu da igandea, eta horrela jarraituko du arratsaldera arte behintzat. Termometroek 27 gradu erakutsiko dituzte zenbait tokitan. Albiste ona, adibidez, Senpereko Herri Urratsera joateko asmoa dutenentzat. Hodei gutxi eta eguraldi ona topatuko dituzte hara bertaratzen direnek.

Oro har, bero egingo du egunaren lehen partean. Hegoaldeko haizeak bete-betean joko du, zerua garbi egongo da eta giro sargoria nagusituko da.

Bigarren partean, aldiz, eguraldia goitik behera aldatuko da bat-batean. Eusko Jaurlaritzako Herrizaingo Sailak ohartarazi duenez, arratsaldean euskal kostaldean galerna izan daiteke eta mendebaldeko haize-boladek 80 kilometro orduko indarraz jo dezakete.

Euskal Meteorologia Agentziaren arabera, haize-bolada indartsuak izango dira kostaldean, eta tenperaturak 5 eta 8 gradu artean jaitsiko dira.

Astelehena

Bihar, astelehena, tenperaturak jaitsi egingo dira, eta termometroak 20 ºC azpitik geratuko dira.

Aurreko egunetan baino hodei gehiago izango dira eta haizeak ipar-mendebaldetik joko du. Hotz sentsazioa areagotu egingo da.

Asteartea

Asteartean ere antzera jarraituko dugu. Giroak fresko segituko du eta euria egin dezake toki batzuetan, batez ere goizean eta Euskal Herriko ekialdean. Halere, Bizkaian, Araban eta Nafarroan ez da euria egiteko arrisku gehiegirik egongo eta eguerdi partean ostarte zabalak izango dira.

Gainerako egunetan

Asteartetik aurrera eguraldia egonkortu egingo da, eta ostiralean tenperaturek gora egingo dute.

Kontsultatu eguraldiaren iragarpena, meteorologiaren inguruko albiste guztiak dituen bloga, eta ikusi edo bidali eguraldiari buruzko argazkiak EiTBra.



Erantzunak:
Ez dago erantzunik mezu honetan.
Iruzkin bat egin
Zure eposta ez da orrialdean erakutsiko.
Zure URL-a erakutsiko da.


authimage Zenbaki hauek idatzi, gizaki bat eta ez zerbitzua erabili nahi duen programa informatiko bat zarela egiaztatzeko.

Aukerak:
 
Lerro saltoak <br /> bihurtzen dira
(Izena, eposta & url-arentzako cookiak finkatu)

Blog honi buruz
Asteburuko eguraldia edo hurrengo egunetarako joera zein den jakin nahi? Hemen aurkituko dituzu iragarpenaren inguruko albisteak.
Azken erantzunak
Beste asteburu euritsu bat - Elder - 2008-06-08 12:56:11
Eguzkia lagun izango dugu maiatzeko zubian - iraia - 2008-05-01 11:20:53
Neguko eguraldia datozen egunetarako - --- - 2008-01-29 13:15:29
Asteburu eguzkitsua geurean - Mikel Goņi - 2008-01-20 17:24:54
120 km/h haize-boladak egon daitezkeela eta, alerta ezarri dute - jon - 2008-01-14 17:34:06
Atalak
Bilaketa
Iruzkin gehien jaso dituztenak
120 km/h haize-boladak egon daitezkeela eta, alerta ezarri dute (1)
Neguko eguraldia datozen egunetarako (1)
Asteburu eguzkitsua geurean (1)
Eguzkia lagun izango dugu maiatzeko zubian (1)
Beste asteburu euritsu bat (1)
Artxiboak
EiTBren beste blog batzuk
Esteka Interesgarriak
Blog hau sindikatu