![]() |
Tenperaturak azken egunotan baino zertxobait baxuagoak izango dira eta 25º C ingurutan ibiliko dira, lainoak sartuko baitira. Asteburura begira antzerako eguraldia izango dugu, disfrutatzeko modukoa, alegia.
.jpg)
Azken bi egunotan izan ditugun tenperatura altuak, 30º C-tik gorakoak leku askotan, etenaldi txikia izango dute gaurtik aurrera. Giroa apur bat freskatuko da eta tenperatura maximoak 25º C ingurukoak izango diren arren, hego-sartaldetik joko duen haizeak giroa hoztuko eta atseginago bihurtuko du.
Gaur, ostirala, arratsalde aldera hodeiak zabalduko dira, kostaldean batez ere. Hegoaldera, ordea, ez dira helduko, eguzkiak, beraz gogorrago joko du zonalde horietan, Euskalmet Euskal Meteorologia Agentziaren iragarpenaren arabera.
Bihar
Larunbatean fronte bat iritsiko da gurera. Tenperaturan aldaketa handirik ez da egongo baina zeruan hodei ugari ikusiko dugu kosta partean gehienbat. Goizean goiz eta gauean baliteke euri langar pixka bat egitea toki gutxi batzuetan.
Araba eta Nafarroan zerua nahiko garbi egongo da eta tenperatura maximoak berriro ere 25º C-tik gora kokatuko dira. Kostaldean brisa ibiliko da eta gainerako tokietan mendebaldeko haizea.
Igandean
Aldaketa gutxi espero da etzirako. Zeruak oskarbi egongo dira nagusiki, zenbait lekutan laino tarteak agertu daitezke hala ere.
Eguneko bigarren partean tanta batzuk bota ditzake, kostaldean bereziki. Goizean hegoaldeko haizea bizi ibiliko da. Eguerdi partean haizea ipar-mendebaldera aldatu eta indartu egingo da, bolada gogorrak izan litezke kostaldean eta mendi inguruetan. Kantauri isurialdean tenperatura egonkor mantenduko da eta zertxobait jaitsiko da hegoaldean.
Eguzkia lagun izango dugu maiatzeko zubian - iraia - 2008-05-01 11:20:53
Neguko eguraldia datozen egunetarako - --- - 2008-01-29 13:15:29
Asteburu eguzkitsua geurean - Mikel Goņi - 2008-01-20 17:24:54
120 km/h haize-boladak egon daitezkeela eta, alerta ezarri dute - jon - 2008-01-14 17:34:06
Berotea (1)
Bitxikeriak (2)
Eguraldiaren iragarpena (144)
Elurra (9)
Euria (21)
Lehortea (1)
Trafikoa (17)
Neguko eguraldia datozen egunetarako (1)
Asteburu eguzkitsua geurean (1)
Eguzkia lagun izango dugu maiatzeko zubian (1)
Beste asteburu euritsu bat (1)
Iraila 2008 (16)
Abuztua 2008 (11)
Uztaila 2008 (11)
Ekaina 2008 (10)
Maiatza 2008 (10)
Apirila 2008 (9)
Martxoa 2008 (9)
Otsaila 2008 (3)
Urtarrila 2008 (13)
Abendua 2007 (15)
Iraila 2007 (3)

Inprimatu





