Inprimatu Inprimatu    Castellano   
2007/05/05
Gaur zeruak estalita egongo dira eta euria egingo du nonahi. Iragarpenen arabera, bihar goizean ere eguraldi euritsua izango dugu. Kontsultatu eguraldiaren iragarpena eta bidali eguraldiari buruzko argazkiak EiTBra.

Maiatza hasi zenetik ez dugu eguzkirik ikusi Euskal Herrian eta iragarpenen arabera, bihar arratsaldera arte behintzat eguraldiak ez du hobera egingo.

Gaur, larunbata, zeru estaliekin hasi dugu eguna eta euria egiten ari da leku gehienetan. Kazkabarra ere bota du kostaldean eta arratsalderako ekaitz arriskua ere badago. Tenperaturek nahiko baxuak izaten jarraituko dute.

Igandea

Bihar ere antzeko eguraldia izango dugu eta goizetik euria izango da nagusi. Halere, badirudi, egunak aurrera egin ahala, hodeiak gutxituko direla eta iluntze aldera zeruak hodei bakan batzuekin geratuko dira, batez ere barnealdean. Tenperatura minimoak bere horretan mantenduko dira, maximoek, ordea, gora egingo dute zertxobait.

Astelehena

Astelehenean eguzkia ikusiko dugu Euskal Herri osoan eta zeruak guztiz garbi egongo ez diren arren, ez da aurreko egunetan adina laino egongo.




Erantzunak:
Ez dago erantzunik mezu honetan.
Iruzkin bat egin
Zure eposta ez da orrialdean erakutsiko.
Zure URL-a erakutsiko da.


authimage Zenbaki hauek idatzi, gizaki bat eta ez zerbitzua erabili nahi duen programa informatiko bat zarela egiaztatzeko.

Aukerak:
 
Lerro saltoak <br /> bihurtzen dira
(Izena, eposta & url-arentzako cookiak finkatu)

Blog honi buruz
Asteburuko eguraldia edo hurrengo egunetarako joera zein den jakin nahi? Hemen aurkituko dituzu iragarpenaren inguruko albisteak.
Azken erantzunak
Beste asteburu euritsu bat - Elder - 2008-06-08 12:56:11
Eguzkia lagun izango dugu maiatzeko zubian - iraia - 2008-05-01 11:20:53
Neguko eguraldia datozen egunetarako - --- - 2008-01-29 13:15:29
Asteburu eguzkitsua geurean - Mikel Goņi - 2008-01-20 17:24:54
120 km/h haize-boladak egon daitezkeela eta, alerta ezarri dute - jon - 2008-01-14 17:34:06
Atalak
Bilaketa
Iruzkin gehien jaso dituztenak
120 km/h haize-boladak egon daitezkeela eta, alerta ezarri dute (1)
Neguko eguraldia datozen egunetarako (1)
Asteburu eguzkitsua geurean (1)
Eguzkia lagun izango dugu maiatzeko zubian (1)
Beste asteburu euritsu bat (1)
Artxiboak
EiTBren beste blog batzuk
Esteka Interesgarriak
Blog hau sindikatu