![]() |
Horrez gain, harrapatzeetarako arriskua dakarten arau-hausteen %76 oinezkoek egiten dituzte, besteak beste, kaleak semaforoa gorriz dagoela igarotzea edota zebra-biderik ez dagoen tokitik gurutzatzea.

Euskal Autonomia Erkidegoko errepideetan eta kaleetan hildakoak edo zauritu larriak eragin dituzten harrapatze gehienak lanegunetan, eguraldi onarekin eta errepide lehor eta garbiarekin gertatu ohi dira. Horrez gain, harrapatzean nahasitakoen artean, oinezko bakar bat edota talde batean, eta ordu bat baino gutxiago gidatzen egon den gizonezko bat egon ohi dira.
Deustu Fundazioak Eusko Jaurlaritzako Trafiko Zuzendaritzarako egindako ikerketak emandako datuak dira horiek.
Horrez gain, azterketa honen arabera, harrapatzeetarako arriskua dakarten arau-hausteen %76 oinezkoek egiten dituzte. Gidariek gehien egin ohi duten arau-haustea zebra-bideetan oinezkoei lehentasuna ez ematea da.
"Oinezkoen istripu-tasa Euskadin" izeneko ikerketa Deustu Fundazioak Eusko Jaurlaritzako Trafiko Zuzendaritzarako egin du.
Ikerketak harrapatzeetan nahasita dauden gidarien eta oinezkoen profila ezagutzea, istripuen lekuak balioztatzea, arrisku handia duten guneak identifikatzea, eta mota honetako ezbeharrak ekiditen laguntzen duten neurriak zehaztea du helburu.
Lanak 1993 eta 2005 artean errepidean izandako istripuen estatistika du oinarri.
Behaketan, harrapatzeetarako arriskua zekarten 1250 arau-hauste ikusi zituzten. Adierazgarriena da arau-hauste horietatik 951, hau da, %76, oinezkoek egin zituztela: semaforoa gorriz gurutzatzea (%47) edo seinaleztatu gabeko lekuetatik pasatzea (%39).
Istripuok saihesteko hamar proposamen
Azkenik ikerketak istripu mota horiek ekiditeko hamar proposamen egin ditu: abiadura kontrolatzea, oinezkoen bideak mantentzea, kaleen eta errepideen diseinua berrikustea, heziketa eta sentsibilizazio programa gehiago bultzatzea, auzoekin elkarlanean aritzea, ingurugiroa errespetatzen duten garraioen erabilera indartzea, zirkulazio legediari lehentasuna ematea, agente kopurua ebaluatzea, istripu ikerketak handitzea eta ibilgailuetan aurrerapen teknologiko berriak gehitzea.
Eguzkia lagun izango dugu maiatzeko zubian - iraia - 2008-05-01 11:20:53
Neguko eguraldia datozen egunetarako - --- - 2008-01-29 13:15:29
Asteburu eguzkitsua geurean - Mikel Goņi - 2008-01-20 17:24:54
120 km/h haize-boladak egon daitezkeela eta, alerta ezarri dute - jon - 2008-01-14 17:34:06
Berotea (1)
Bitxikeriak (2)
Eguraldiaren iragarpena (144)
Elurra (9)
Euria (21)
Lehortea (1)
Trafikoa (17)
Neguko eguraldia datozen egunetarako (1)
Asteburu eguzkitsua geurean (1)
Eguzkia lagun izango dugu maiatzeko zubian (1)
Beste asteburu euritsu bat (1)
Iraila 2008 (16)
Abuztua 2008 (11)
Uztaila 2008 (11)
Ekaina 2008 (10)
Maiatza 2008 (10)
Apirila 2008 (9)
Martxoa 2008 (9)
Otsaila 2008 (3)
Urtarrila 2008 (13)
Abendua 2007 (15)
Iraila 2007 (3)

Inprimatu





