![]() |
Lehenengo bi asteetan oso eguraldi desegonkorra izango da, eta, bigarren hamabostaldian, ostera, giro beroa, ia uda garaikoa izango dugu.
Oso eguraldi diferentea izango dugu maiatzean; lehenengo bi asteak euritsuak eta hotzak eta bigarren hamabostaldia epela eta eguzkitsua. Euria eta ipar-haizea izango ditugu maiatzaren 15era arte eta hortik aurrera beroa eta zeru urdinak izango ditugu Euskal Herrian, Edorta Roman Radio Euskadiko eguraldi gizonak iragarri duenez.
Ostiralean, larunbatean eta igandean oso eguraldi nahasia egingo du, haizeak iparraldetik joko du eta giro hezea eta hotza izango dugu.
Gaur
Euria gainetik kendu ezinda ibiliko gara datozen egunotan. Gaur euri gehiago izango dugu eta iparraldeko haizea sartuko da. Hala eta guztiz ere, lehen orduetan atsedenaldi bat izango dugu eta ez du euririk egingo. Goizean zerua lainotuta izango da eta eguerditik aurrera hasiko da euria egiten. Ekaitzak jo dezake.
Tenperatura maximoak jaitsi egingo dira eta 15 ºC-ren bueltan ibiliko dira.
Ostirala
Eguna lainotsu esnatuko da. Euria arina izango dugu Euskal Herri osoan, kostaldean izan ezik, inguru horretan euri gehiago egingo du.
Tenperaturak ez dira asko aldatuko. Izatekotan, jaitsi egingo dira.
Asteburuan
Bai larunbata bai igandea egun lainotsuak eta euritsuak izango dira.
Tenperatura maximoek ez dituzte 15 ºCak gaindituko.
Eguzkia lagun izango dugu maiatzeko zubian - iraia - 2008-05-01 11:20:53
Neguko eguraldia datozen egunetarako - --- - 2008-01-29 13:15:29
Asteburu eguzkitsua geurean - Mikel Goņi - 2008-01-20 17:24:54
120 km/h haize-boladak egon daitezkeela eta, alerta ezarri dute - jon - 2008-01-14 17:34:06
Berotea (1)
Bitxikeriak (2)
Eguraldiaren iragarpena (124)
Elurra (9)
Euria (21)
Lehortea (1)
Trafikoa (17)
Neguko eguraldia datozen egunetarako (1)
Asteburu eguzkitsua geurean (1)
Eguzkia lagun izango dugu maiatzeko zubian (1)
Beste asteburu euritsu bat (1)
Uztaila 2008 (11)
Ekaina 2008 (10)
Maiatza 2008 (10)
Apirila 2008 (9)
Martxoa 2008 (9)
Otsaila 2008 (3)
Urtarrila 2008 (13)
Abendua 2007 (15)
Iraila 2007 (3)
Abuztua 2007 (4)
Uztaila 2007 (7)

Inprimatu





