Inprimatu Inprimatu    Castellano   
2007/05/02

Hobekuntza izango dugu gaur, ia ez du euririk egingo eta tenperatura igo egingo da baina euria bueltan izango dugu bihartik aurrera.

Euria gainetik kendu ezinda ibili garen arren, gaur eguraldiak hobera egingo du Euskalmet Meteorologiaren euskal agentziaren arabera. Hodeiak gutxitu egingo dira, baina oraindik ere tarte hodeitsuak izango ditugu. Ez da euririk espero, lurraldearen ekialdean zaparradaren bat edo beste bota ditzakeen arren. 

Tenperaturak gora egingo du; maximoak asko igoko dira eta 18 ºC inguruan geratuko dira. Minimoek, aldiz, behera egingo dute eta Arabako zenbait lekutan 0 ºC izan daitezke.

Osteguna


Ostegunean euri gehiago izango dugu eta iparraldeko haizea sartuko da. Hala eta guztiz ere, lehen orduetan atsedenaldi bat izango dugu eta ez du euririk egingo. Goizean zerua lainotuta izango da eta eguerditik aurrera hasiko da euria egiten. Ekaitzak jo dezake.

Tenperatura maximoak jaitsi egingo dira eta 15 ºC-ren bueltan ibiliko dira. 

Ostirala

Eguna lainotsu esnatuko da. Euria arina izango dugu Euskal Herri osoan, kostaldean izan ezik, inguru horretan euri gehiago egingo du.

Tenperaturak ez dira asko aldatuko. Izatekotan, jaitsi egingo dira.

Asteburuan

Bai larunbata bai igandea egun lainotsuak eta euritsuak izango dira


Tenperatura maximoek ez dituzte 15 ºCak gaindituko.




Erantzunak:
Ez dago erantzunik mezu honetan.
Iruzkin bat egin
Zure eposta ez da orrialdean erakutsiko.
Zure URL-a erakutsiko da.


authimage Zenbaki hauek idatzi, gizaki bat eta ez zerbitzua erabili nahi duen programa informatiko bat zarela egiaztatzeko.

Aukerak:
 
Lerro saltoak <br /> bihurtzen dira
(Izena, eposta & url-arentzako cookiak finkatu)

Blog honi buruz
Asteburuko eguraldia edo hurrengo egunetarako joera zein den jakin nahi? Hemen aurkituko dituzu iragarpenaren inguruko albisteak.
Azken erantzunak
Beste asteburu euritsu bat - Elder - 2008-06-08 12:56:11
Eguzkia lagun izango dugu maiatzeko zubian - iraia - 2008-05-01 11:20:53
Neguko eguraldia datozen egunetarako - --- - 2008-01-29 13:15:29
Asteburu eguzkitsua geurean - Mikel Goņi - 2008-01-20 17:24:54
120 km/h haize-boladak egon daitezkeela eta, alerta ezarri dute - jon - 2008-01-14 17:34:06
Atalak
Bilaketa
Iruzkin gehien jaso dituztenak
120 km/h haize-boladak egon daitezkeela eta, alerta ezarri dute (1)
Neguko eguraldia datozen egunetarako (1)
Asteburu eguzkitsua geurean (1)
Eguzkia lagun izango dugu maiatzeko zubian (1)
Beste asteburu euritsu bat (1)
Artxiboak
EiTBren beste blog batzuk
Esteka Interesgarriak
Blog hau sindikatu