Inprimatu Inprimatu    Castellano   
2007/05/02

Adituek ohartarazi dute hilabeteon asma eta konjuntibitis alergiko "izurritea" izango dela, airean dagoen polen kopuru handia dela eta.

Hilabeteon asma eta konjuntibitis alergiko "izurritea" izango dugu, airean dagoen polen kopuru handiaren ondorioz. Hala ohartarazi dute adituek, alergikoek maiatza izango dutela hilabeterik gogorrena gaineratuta. 

Batik bat, gramineek eragiten dute alergia, Javier Subida Espainiako Alergologia eta Immunologia Batzordeko (SEAIC) kideak azaldu duenez. 

"Alergologoaren argibideak jarraitzea da asma agerraldiaren ondorioz larrialdietara joatea saihesteko modurik onena", zehaztu du Subidak. 

Erretzen duten edo zigarroen kea arnasten duten pertsonek asma, errinitis alergikoa edo dermatitisa garatzeko lau aldiz aukera gehiago dituzte, batez ere gaztaroan hasi baziren erretzen.

Orotara, 11 milioi pertsonak dute alergia Espainian. Gaixotasunari aurre egiteko, txertoa jartzea gomendatu du adituak. Tratamendua hasi eta urtebetera nabaritzen dira emaitzak.

Hamar urteko ume bati, adibidez, txertoa jarri eta hiru urtera desagertzen zaizkio sintomak.

Azkenik, Javier Subidak nabarmendu du haurtzaroan badagoela "lotura sendoa" asmaren eta alergiaren artean. Hain zuzen ere, asma duten umeen %80k alergia ere badutela zehaztu du.




Erantzunak:
Ez dago erantzunik mezu honetan.
Iruzkin bat egin
Zure eposta ez da orrialdean erakutsiko.
Zure URL-a erakutsiko da.


authimage Zenbaki hauek idatzi, gizaki bat eta ez zerbitzua erabili nahi duen programa informatiko bat zarela egiaztatzeko.

Aukerak:
 
Lerro saltoak <br /> bihurtzen dira
(Izena, eposta & url-arentzako cookiak finkatu)

Blog honi buruz
Asteburuko eguraldia edo hurrengo egunetarako joera zein den jakin nahi? Hemen aurkituko dituzu iragarpenaren inguruko albisteak.
Azken erantzunak
Beste asteburu euritsu bat - Elder - 2008-06-08 12:56:11
Eguzkia lagun izango dugu maiatzeko zubian - iraia - 2008-05-01 11:20:53
Neguko eguraldia datozen egunetarako - --- - 2008-01-29 13:15:29
Asteburu eguzkitsua geurean - Mikel Goņi - 2008-01-20 17:24:54
120 km/h haize-boladak egon daitezkeela eta, alerta ezarri dute - jon - 2008-01-14 17:34:06
Atalak
Bilaketa
Iruzkin gehien jaso dituztenak
120 km/h haize-boladak egon daitezkeela eta, alerta ezarri dute (1)
Neguko eguraldia datozen egunetarako (1)
Asteburu eguzkitsua geurean (1)
Eguzkia lagun izango dugu maiatzeko zubian (1)
Beste asteburu euritsu bat (1)
Artxiboak
EiTBren beste blog batzuk
Esteka Interesgarriak
Blog hau sindikatu