Inprimatu Inprimatu    Castellano   
2007/04/30

Lainoak eta euria nagusituko dira eta eguzkia tarteka baino ez dugu ikusiko, gutxienez, ostegunera arte.

Asteburu osoan zehar giro nahasia izan dugu protagonista Euskal Herri osoan eta iragarpenen arabera, datozen egunetan ez da aldaketa handirik egongo. Lainoek eta euriak, beraz, gure artean jarraituko dute; eguzkia, ordea, tarteka baino ez dugu ikusiko.

Goizetik euria egingo du gaur Euskal Herriko txoko gehienetan. Arratsalde-iluntze aldera, berriz, baliteke ostarteak zabaldu eta euri gutxiago egitea.

Tenperaturak aurreko egunetan baino zertxobait baxuagoak izango dira eta minimoek aldaketarik izango ez badute ere, maximoek behera egingo dute.

Asteartea

Asteartean eguraldiak hobera egingo du. Egunaren lehen partean zeruak estalita egongo dira, baina, arratsaldetik aurrera euririk ez egitea eta eguzkia azaltzea espero da.

Asteazkena

Tenperaturak nabarmen igoko diren arren, asteazkenean ere euria nagusituko da Euskal Herrian, batez ere barnealdean.





Erantzunak:
Ez dago erantzunik mezu honetan.
Iruzkin bat egin
Zure eposta ez da orrialdean erakutsiko.
Zure URL-a erakutsiko da.


authimage Zenbaki hauek idatzi, gizaki bat eta ez zerbitzua erabili nahi duen programa informatiko bat zarela egiaztatzeko.

Aukerak:
 
Lerro saltoak <br /> bihurtzen dira
(Izena, eposta & url-arentzako cookiak finkatu)

Blog honi buruz
Asteburuko eguraldia edo hurrengo egunetarako joera zein den jakin nahi? Hemen aurkituko dituzu iragarpenaren inguruko albisteak.
Azken erantzunak
Beste asteburu euritsu bat - Elder - 2008-06-08 12:56:11
Eguzkia lagun izango dugu maiatzeko zubian - iraia - 2008-05-01 11:20:53
Neguko eguraldia datozen egunetarako - --- - 2008-01-29 13:15:29
Asteburu eguzkitsua geurean - Mikel Goņi - 2008-01-20 17:24:54
120 km/h haize-boladak egon daitezkeela eta, alerta ezarri dute - jon - 2008-01-14 17:34:06
Atalak
Bilaketa
Iruzkin gehien jaso dituztenak
120 km/h haize-boladak egon daitezkeela eta, alerta ezarri dute (1)
Neguko eguraldia datozen egunetarako (1)
Asteburu eguzkitsua geurean (1)
Eguzkia lagun izango dugu maiatzeko zubian (1)
Beste asteburu euritsu bat (1)
Artxiboak
EiTBren beste blog batzuk
Esteka Interesgarriak
Blog hau sindikatu