![]() |
Gaur eta bihar ez dugu eguraldirik atseginena izango, baina asteartean, Langilearen Eguna, eguraldi goxoaz gozatuko dugu. Kontsulta ezazu iragarpena, meteorologiari buruzko bloga eta EiTBren argazkiak.
Gris koloreko aurpegia aurkeztuko digu zeruak gaur eta bihar, baina Langilearen Eguna da asteartean, eta egun alaia eta atsegina izango dugu.Gaur
Estalitako zeru grisekin hasi dugu eguna, eta goizean hodeiak eta ostarteak tartekatuko dira.
Lurraldearen ekialdean ugariagoa izango da euria. Dena den, gainerakoan ere botako du, baina gutxiago.
Tenperatura maximoak ez dira asko aldatuko barnealdean, baina kostaldean bai, iparraldetik joko duelako haizeak.
Astelehena
Hodeiekin hasiko da eguna bihar, eta hodei gehiagok estaliko dute zerua goizak aurrera joan ahala. Ipar-mendebaldetik joko du haizeak, eta aurreko egunaren antzeko tenperaturak izango ditugu, 14 eta 16 gradu bitarteko maximekin.
Euria egingo duela iragarrita dago egunaren hasierarako, eta arratsaldean ere horrela jarraituko du. Gauera arte ez dio ura botatzeari utziko.
Asteartea
Langilearen Eguna izango da etzi, eta eguraldi atseginak eguna alaituko digu. Goizean hodeiak egongo dira, kostaldean batez ere, baina desagertuz joango dira, eta oskarbi geldituko da zerua.
Noizbehinka, euria botako du kostaldean. Tenperatura maximoak egonkor mantenduko dira, eta minimoak pixka bat jaitsiko dira.
Kontsultatu eguraldiaren iragarpena, meteorologiaren inguruko albiste guztiak dituen bloga, eta ikusi edo bidali eguraldiari buruzko argazkiak EiTBra.
Eguzkia lagun izango dugu maiatzeko zubian - iraia - 2008-05-01 11:20:53
Neguko eguraldia datozen egunetarako - --- - 2008-01-29 13:15:29
Asteburu eguzkitsua geurean - Mikel Goņi - 2008-01-20 17:24:54
120 km/h haize-boladak egon daitezkeela eta, alerta ezarri dute - jon - 2008-01-14 17:34:06
Berotea (1)
Bitxikeriak (2)
Eguraldiaren iragarpena (124)
Elurra (9)
Euria (21)
Lehortea (1)
Trafikoa (17)
Neguko eguraldia datozen egunetarako (1)
Asteburu eguzkitsua geurean (1)
Eguzkia lagun izango dugu maiatzeko zubian (1)
Beste asteburu euritsu bat (1)
Uztaila 2008 (11)
Ekaina 2008 (10)
Maiatza 2008 (10)
Apirila 2008 (9)
Martxoa 2008 (9)
Otsaila 2008 (3)
Urtarrila 2008 (13)
Abendua 2007 (15)
Iraila 2007 (3)
Abuztua 2007 (4)
Uztaila 2007 (7)

Inprimatu





