Inprimatu Inprimatu    Castellano   
2007/04/17

18-20 ºC inguru izango ditugu gaur eta hortik gora bihartik aurrera. Goizeko lainoak igaro ondotik eguzkia eta giro atsegina izango dugu.

Astelehenarekin alderatuta, ez da aldaketa nabarmenik espero gaurko. Goizean ostarteguneak izango dira eta tenperatura atsegina izango dugu: maximoak 18-20 ºC-ra ailegatuko dira Euskal Herri osoan.

Arratsaldean bero-hodeiak ugaritu egingo dira eta ezin da baztertu zaparrada trumoitsuren bat botatzea iluntzean,lurraldearen ekialdean ziur aski.

Asteazkena

Asteazkenean, zerua garbi egongo da Euskal Herri osoan. Goizean goiz giro freskoa izango da (tenperatura minimoak pare bat gradu jaitsiko dira), eta tarteka behe-hodeiak agertu arren, poliki-poliki argitzen joango da, ostarteak zabalduz.

Tenperatura maximoak igo egingo dira eta 20 ºC-ak gaindituko dira Euskal Herri osoan. Iluntzean, zaparrada trumoitsuak botatzeko arriskua egongo da.

Osteguna

Ostegunean zerua hodei gehiagorekin esnatuko da eta beroa ere handiagoa izango da. Goizean bero-hodeiak eratu egingo dira eta arratsalderako zaparrada trumoitsu batzuk botako ditu, barnealdean eta ekialdean, batez ere. Tenperatura minimoak egonkor mantenduko dira eta maximoak pare bat gradu igoko dira, 22 ºC-ra arte edo.

Ostirala eta larunbata

Ostiralean eta larunbatean ere antzeko eguraldia izango da: eguzkitsu egunean zehar eta balizko zaparradak iluntzean. Tenperatura berdintsua izango da, baina litekeena da larunbatean zerbait hoztea. Eguraldi oso ona, dena dela.




Erantzunak:
Ez dago erantzunik mezu honetan.
Iruzkin bat egin
Zure eposta ez da orrialdean erakutsiko.
Zure URL-a erakutsiko da.


authimage Zenbaki hauek idatzi, gizaki bat eta ez zerbitzua erabili nahi duen programa informatiko bat zarela egiaztatzeko.

Aukerak:
 
Lerro saltoak <br /> bihurtzen dira
(Izena, eposta & url-arentzako cookiak finkatu)

Blog honi buruz
Asteburuko eguraldia edo hurrengo egunetarako joera zein den jakin nahi? Hemen aurkituko dituzu iragarpenaren inguruko albisteak.
Azken erantzunak
Beste asteburu euritsu bat - Elder - 2008-06-08 12:56:11
Eguzkia lagun izango dugu maiatzeko zubian - iraia - 2008-05-01 11:20:53
Neguko eguraldia datozen egunetarako - --- - 2008-01-29 13:15:29
Asteburu eguzkitsua geurean - Mikel Goņi - 2008-01-20 17:24:54
120 km/h haize-boladak egon daitezkeela eta, alerta ezarri dute - jon - 2008-01-14 17:34:06
Atalak
Bilaketa
Iruzkin gehien jaso dituztenak
120 km/h haize-boladak egon daitezkeela eta, alerta ezarri dute (1)
Neguko eguraldia datozen egunetarako (1)
Asteburu eguzkitsua geurean (1)
Eguzkia lagun izango dugu maiatzeko zubian (1)
Beste asteburu euritsu bat (1)
Artxiboak
EiTBren beste blog batzuk
Esteka Interesgarriak
Blog hau sindikatu