![]() |
Eguraldiak egonkor jarraituko du datozen egunetan. Euria botatzeko arrisku txikia egongo da eta tenperatura maximoak 20º C ingurukoak izango dira.
.jpg)
Iragan astean botatako euriak arazo eta kalte larriak eragin ditu Euskal Herriko hainbat tokitan. Txarrena Nafarroako Erriberan jazo da. Ibai ugarik gainezka egin eta milaka hektarea lur eta laborantza ur azpian gelditu dira, uzta asko erabat suntsituz. Aste Santuaren azken egunetan, baina, euriak gelditu eta eguzkia itzuli da gurera.
Gauzak horrela, gaur ere, azken egunetan bezala, zerua oskarbi izango dugu eta eguzkiak bazterrak argituko eta berotuko ditu. Tenperatura maximoak 20ºC ingurukoak izango dira kostalde partean eta 16-18ºC-koak barrualdean.
Halere, baliteke eguraldia apur bat nahastea egunaren bigarren zatian. Hodeiak ugaritu eta ekaitz arinen bat egon daiteke, barrualdean batez ere, Euskalmet Euskal Meteorologia Agentziak egindako iragarpenaren arabera.
Haizeak ahul joko du eta itsasaldean brisa boladak izango dira.
Datozen egunetarako ez da aldaketa handirik espero, giro atsegina eta zeru garbiak izango dira nagusi. Lehen orduetan lainoa sor daiteke barrualdeko zenbait tokitan eta egunak aurrera egin ahala desagertuko diren arren, azken orduetan ekaitzak egoteko arriskua areagotuz joango da.
Asteburura begira egonkor mantenduko da eguraldia; tenperatura epelak eta euria egiteko arrisku gutxi. Dena den, baliteke igandean zaparradaren bat botatzea.
Eguzkia lagun izango dugu maiatzeko zubian - iraia - 2008-05-01 11:20:53
Neguko eguraldia datozen egunetarako - --- - 2008-01-29 13:15:29
Asteburu eguzkitsua geurean - Mikel Goņi - 2008-01-20 17:24:54
120 km/h haize-boladak egon daitezkeela eta, alerta ezarri dute - jon - 2008-01-14 17:34:06
Berotea (1)
Bitxikeriak (2)
Eguraldiaren iragarpena (114)
Elurra (9)
Euria (21)
Lehortea (1)
Trafikoa (17)
Neguko eguraldia datozen egunetarako (1)
Asteburu eguzkitsua geurean (1)
Eguzkia lagun izango dugu maiatzeko zubian (1)
Beste asteburu euritsu bat (1)
Ekaina 2008 (10)
Maiatza 2008 (10)
Apirila 2008 (9)
Martxoa 2008 (9)
Otsaila 2008 (3)
Urtarrila 2008 (13)
Abendua 2007 (15)
Iraila 2007 (3)
Abuztua 2007 (4)
Uztaila 2007 (7)
Ekaina 2007 (9)

Inprimatu





