![]() |
Europako iparraldearen eta hegoaldearen arteko aldeak nabarmenagoak izango dira; iparraldean euri gehiago egingo du eta hegoaldean ur falta handiagoa izango da. Turismoaren sektoreak kalte handiak izango ditu Estatuan.
Hamar urte barrurako tenperatura bi gradu igoko dela uste dute adituek. Gainera, poloen zati handia urtuko den arren, ur gutxiago erabili ahal izango dugu.
Munduan klima aldaketak, batik bat mediterraneoko ekosistemari eragingo dio. Ingurumen Ministerioaren txostenaren arabera, 2020. urtetik aurrera igarriko dugu klima aldaketaren eragina.
Europa iparraldearen eta hegoaldearen arteko aldeak nabarmenagoak izan dira. Iparraldean, euri gehiago egingo du eta hegoaldean, ostera, ur falta handiagoa izango da; barruko eskualdeetan eremu asko lehortuko dira, beroaldi eta sute gehiago izango direlarik. Tenperatura bi gradu inguru igoko da eta horrek mediterraneoko ekosistema idorrei eragingo die.
Bestalde, aldaketa klimatikoak Estatuko turismoan kalte handiak eragingo ditu. Kostaldeko hiriguneek tenperatura aldaketa handiak jasango dituzte. Egun, toki askotan eta 24 orduren buruan, 25 graduko aldea izaten da tenperatura maximoaren eta minimoaren artean.
Ingurumen Ministerioak agertu duenez, klima aldaketa leuntzeko neurri nagusiak hiru dira: gas toxikoen isuriak gutxitzea, gizartean energia berritzaileak barneratzea eta energia kontsumoa murriztea.
Adituen aburuz, tenperaturaren igoera ezin da gelditu, leuntzea soilik da posible. Nolanahi ere, alarmista izateko arrazoirik ez dagoela uste dute; baina, era berean, aldaketa klimatikoari berandu baino lehen aurre egin behar zaiola ohartarazi dute.
Eguzkia lagun izango dugu maiatzeko zubian - iraia - 2008-05-01 11:20:53
Neguko eguraldia datozen egunetarako - --- - 2008-01-29 13:15:29
Asteburu eguzkitsua geurean - Mikel Goņi - 2008-01-20 17:24:54
120 km/h haize-boladak egon daitezkeela eta, alerta ezarri dute - jon - 2008-01-14 17:34:06
Berotea (1)
Bitxikeriak (2)
Eguraldiaren iragarpena (108)
Elurra (9)
Euria (21)
Lehortea (1)
Trafikoa (17)
Neguko eguraldia datozen egunetarako (1)
Asteburu eguzkitsua geurean (1)
Eguzkia lagun izango dugu maiatzeko zubian (1)
Beste asteburu euritsu bat (1)
Martxoa 2008 (9)
Otsaila 2008 (3)
Urtarrila 2008 (13)
Abendua 2007 (15)
Iraila 2007 (3)
Abuztua 2007 (4)
Uztaila 2007 (7)
Ekaina 2007 (9)
Maiatza 2007 (17)
Apirila 2007 (20)
Martxoa 2007 (32)

Inprimatu





