![]() |
2007/04/07
Erriberako alkateek bilera egingo dute asteazkenean eta han, dikeak eta ubideak "behar bezala" mantentzeko eskatuko diote Konfederazioari, ez dutela egiten uste baitute.
Nafarroako ibaien egoera kezkagarria izan da aste osoan, gainezka egin dute toki askotan eta oraindik ere soro eta baratze asko urak estalita daude.
Nekazaritzan kalteak izugarriak izan dira uholdeen eraginez, Erriberan, batez ere. Horregatik, bertako alkateek eskaera zehatza egin diote Ebroko Konfederazio Hidrografikoari: erreketako ubideak behar bezala garbitu ditzala.
Egunero joaten dira nekazariak soroak eta baratzeak begiratzera, ea ura noiz jaisten den ikustera. "Etsita" daude, uholdeen ondorioz uzta guzia gal dezaketelako.
Izan ere, ezustean heldu da uholdea, zainzuri eta alkatxofak jasotzear zituztenean eta arbolak loretan zeudenean: 5.000 hektarea baino gehiago geratu dira urpean.
Kalteak ez dira oraindik zenbatu, ur guztia joandakoan zenbatuko dituzte, eta gero hasiko dira nekazariak aseguruen bidez kalte-ordainak kobratzeko gestioak egiten.
2003an ere lagunduko zietela esan ondoren ez zutela laguntzarik jaso salatu dute nekazariek: "Politikariak etorri ziren, paper asko bete genituen, baina azkenean ez genuen ezta boligrafo tintarentzat ere jaso".
Egia esan, historikoa izan da aurtengo uholdea, Milagron ez dute 1937tik halakorik ikusi. Nekazariek, sindikatuek, teknikariek eta zinegotziek, guztiek, Ebroko Konfederazio Hidrografikoa jotzen dute errudun. Ez omen dituzte dike eta ubideak behar bezala mantentzen, eta horixe da eskatzen dutena.
Horixe da Erriberako alkateek Ebroko Konfederazio Hidrografikoari helaraziko dioten eskaera; izan ere, egoerari aurre egiteko lan batzordea osatuko dute. Bilera eginen dute asteazkenean Milagron, urratsak zehazteko eta soluziobideak bilatzeko.

Erantzunak:
Ez dago erantzunik mezu honetan.
Iruzkin bat egin
Blog honi buruz
Azken erantzunak
Beste asteburu euritsu bat - Elder - 2008-06-08 12:56:11
Eguzkia lagun izango dugu maiatzeko zubian - iraia - 2008-05-01 11:20:53
Neguko eguraldia datozen egunetarako - --- - 2008-01-29 13:15:29
Asteburu eguzkitsua geurean - Mikel Goņi - 2008-01-20 17:24:54
120 km/h haize-boladak egon daitezkeela eta, alerta ezarri dute - jon - 2008-01-14 17:34:06

Atalak
Aldaketa klimatikoa (37)
Berotea (1)
Bitxikeriak (2)
Eguraldiaren iragarpena (108)
Elurra (9)
Euria (21)
Lehortea (1)
Trafikoa (17)
Berotea (1)
Bitxikeriak (2)
Eguraldiaren iragarpena (108)
Elurra (9)
Euria (21)
Lehortea (1)
Trafikoa (17)
Bilaketa
Iruzkin gehien jaso dituztenak
120 km/h haize-boladak egon daitezkeela eta, alerta ezarri dute (1)
Neguko eguraldia datozen egunetarako (1)
Asteburu eguzkitsua geurean (1)
Eguzkia lagun izango dugu maiatzeko zubian (1)
Beste asteburu euritsu bat (1)

Artxiboak
Apirila 2008 (2)
Martxoa 2008 (9)
Otsaila 2008 (3)
Urtarrila 2008 (13)
Abendua 2007 (15)
Iraila 2007 (3)
Abuztua 2007 (4)
Uztaila 2007 (7)
Ekaina 2007 (9)
Maiatza 2007 (17)
Apirila 2007 (20)
Martxoa 2007 (32)
Martxoa 2008 (9)
Otsaila 2008 (3)
Urtarrila 2008 (13)
Abendua 2007 (15)
Iraila 2007 (3)
Abuztua 2007 (4)
Uztaila 2007 (7)
Ekaina 2007 (9)
Maiatza 2007 (17)
Apirila 2007 (20)
Martxoa 2007 (32)
EiTBren beste blog batzuk
Esteka Interesgarriak
Blog hau sindikatu

Inprimatu