Inprimatu Inprimatu    Castellano   
2007/04/07
Herritarrei deia egin die Greenpeace erakunde ekologistak: "Lur planeta axola zaienek zera exijitu behar diete Gobernuei, gas isuriak murritz ditzatela". NBEk txosten apokaliptikoa kaleratu du klima aldaketaren inguruan.

"Denbora agortzen ari da klima aldaketaren ondorioak saihestu ahal izateko". Horrela, gogor, ohartarazi du Greenpeace erakunde ekologistak, NBEk gai horren inguruan txosten apokaliptikoa adostu eta gero.

Prentsa ohar batean dei zehatza egin die erakundeak herritarrei: "Amesgaizto hau gauza ez dadin, berotegi-efektua eragiten duten gas isuriak murrizteko exijitu behar diete Gobernuei Lur planetaren etorkizuna axola zaien guztiek".

"Etorkizuna beltza izan daiteke. Laster zer edo zer egiten ez badugu, Lurra eraldatu egingo da gizakiek eragindako klima aldaketaren erruz", gaineratu dute.

Raquel Monton Espainiako Greenpeaceko kidearen ustez, "oraindik ere alternatibak daude". Hori dela eta, "energia iraultza" egitearen alde agertu da, "sistema energetikoa erabat aldatu ahal izateko". "Iraultza hori egiteko, Gobernuek hitz egiteari utzi behar diote eta jardunean berehala jarri", esan du.

Erakunde ekologistak Espainia aztergai duen txostena aurkeztuko du apirilaren 11n, energia berriztagarrien inguruan.



Erantzunak:
Ez dago erantzunik mezu honetan.
Iruzkin bat egin
Zure eposta ez da orrialdean erakutsiko.
Zure URL-a erakutsiko da.


authimage Zenbaki hauek idatzi, gizaki bat eta ez zerbitzua erabili nahi duen programa informatiko bat zarela egiaztatzeko.

Aukerak:
 
Lerro saltoak <br /> bihurtzen dira
(Izena, eposta & url-arentzako cookiak finkatu)

Blog honi buruz
Asteburuko eguraldia edo hurrengo egunetarako joera zein den jakin nahi? Hemen aurkituko dituzu iragarpenaren inguruko albisteak.
Azken erantzunak
Beste asteburu euritsu bat - Elder - 2008-06-08 12:56:11
Eguzkia lagun izango dugu maiatzeko zubian - iraia - 2008-05-01 11:20:53
Neguko eguraldia datozen egunetarako - --- - 2008-01-29 13:15:29
Asteburu eguzkitsua geurean - Mikel Goņi - 2008-01-20 17:24:54
120 km/h haize-boladak egon daitezkeela eta, alerta ezarri dute - jon - 2008-01-14 17:34:06
Atalak
Bilaketa
Iruzkin gehien jaso dituztenak
120 km/h haize-boladak egon daitezkeela eta, alerta ezarri dute (1)
Neguko eguraldia datozen egunetarako (1)
Asteburu eguzkitsua geurean (1)
Eguzkia lagun izango dugu maiatzeko zubian (1)
Beste asteburu euritsu bat (1)
Artxiboak
EiTBren beste blog batzuk
Esteka Interesgarriak
Blog hau sindikatu