Inprimatu Inprimatu    Castellano   
2007/04/06

WWF/Adena erakundeak ohartarazi du munduko tokirik harrigarrienetako batzuk, koral-hesi handia edo Bengalako tigreak bizi diren mangladia esaterako, desager litekeela klima aldaketak jarraitzen badu.

Munduko lekurik zirraragarrienak, hamar mirari naturalak deiturikoak, arrisku larrian daude aldaketa klimatikoak bere horretan jarraitzen badu, adierazi du WWF/Adena erakunde ekologistak gaur kaleratutako txostenean.

WWF/Adenaren esanetan hamar toki horiek honakoak lirateke: Koral-hesi handia eta koralezko arrezife beste batzuk; Chiuahuako basamortua, Mexikon eta AEBetan; Karibea, Karei dortoka bizi den tokia; Valdiviako baso tropikala; Sundarbanseko mangladiak, Indian; Yangtse ibaiaren goiko tartea, Txinan; Amazonia; Beringeko itsasoa, izokin ugari dauden lekua; Himalayako glaziarrak; ekialdeko Afrikako kostaldeko basoak eta itsasoa.

Gaur aurkeztutako dokumentuan, WWF/Adenak hamar mirari horien azterketa sakona egiten du eta aldaketa klimatikoak horiengan eragiten dituen arazoak eta arriskuak identifikatzen ditu.

Horrela izaki, itsasoaren berotzeak koral-hesiaren zuritzea ekar lezake eta Txinako Yangtse ibai handiaren emaria zeharo murriztu liteke glaziarrak atzera egiten ari direlako.




Erantzunak:
Ez dago erantzunik mezu honetan.
Iruzkin bat egin
Zure eposta ez da orrialdean erakutsiko.
Zure URL-a erakutsiko da.


authimage Zenbaki hauek idatzi, gizaki bat eta ez zerbitzua erabili nahi duen programa informatiko bat zarela egiaztatzeko.

Aukerak:
 
Lerro saltoak <br /> bihurtzen dira
(Izena, eposta & url-arentzako cookiak finkatu)

Blog honi buruz
Asteburuko eguraldia edo hurrengo egunetarako joera zein den jakin nahi? Hemen aurkituko dituzu iragarpenaren inguruko albisteak.
Azken erantzunak
Beste asteburu euritsu bat - Elder - 2008-06-08 12:56:11
Eguzkia lagun izango dugu maiatzeko zubian - iraia - 2008-05-01 11:20:53
Neguko eguraldia datozen egunetarako - --- - 2008-01-29 13:15:29
Asteburu eguzkitsua geurean - Mikel Goņi - 2008-01-20 17:24:54
120 km/h haize-boladak egon daitezkeela eta, alerta ezarri dute - jon - 2008-01-14 17:34:06
Atalak
Bilaketa
Iruzkin gehien jaso dituztenak
120 km/h haize-boladak egon daitezkeela eta, alerta ezarri dute (1)
Neguko eguraldia datozen egunetarako (1)
Asteburu eguzkitsua geurean (1)
Eguzkia lagun izango dugu maiatzeko zubian (1)
Beste asteburu euritsu bat (1)
Artxiboak
EiTBren beste blog batzuk
Esteka Interesgarriak
Blog hau sindikatu