Inprimatu Inprimatu    Castellano   
2007/04/04

Eguraldi nahasia izango dugu ondorengo egunetan Euskal Herrian: euri txikia eta tenperatura baxuak (maximoak 10 graduren bueltan) izango ditugu, Euskalmet euskal meteorologia agentziak egindako iragarpenaren arabera.

Gaur eguraldi ezegonkorra izango da nagusi. Euria egingo du, eta arratsaldean, aire hotzagoa sartu eta baliteke kostaldearen inguruan ekaitza botatzea. Elurra ere egingo du, arratsaldean 800 metrotik gora gutxi gorabehera. Hori guztia kontuan hartuta, maximoak jaitsi egingo dira, eta 10º C-ren bueltan geldituko dira. Haizeguneetan iparraldeko haize-bolada gogorrak izango dira.

Ostegunean euria egiten jarraituko du, baina goizaldean batez ere. Gainerako orduetan euri arina egingo du, eta nahiko urria arratsalde partean. Elur-kota igotzen joango da 1300 metrotik gora gelditu arte, baina maximoak ez dira aldatuko, eta 10º C-tik hurbil ibiliko dira. Horrekin batera, ipar-ekialdeko haizeak hotz sentsazioa ekarriko digu.

Ostiralean eguraldia nahasia egongo da, baina eguzkia agertuko da eta tenperaturak igo egingo dira. Ezegonkortasun pixka bat mantenduko da eta han-hemenka euri arina egin dezake. Arratsaldean barnealdetik hodeiak sartuko dira eta berriz ere euria egitea espero dute adituek, egunaren amaieran batez ere. Tenperatura maximoak berriz ere 10º C-tik gora egongo dira.

Larunbatetik aurrera, zertxobait egingo du hobera eguraldiak.

Bidali zure argazkiak eguraldiblog-era.




Erantzunak:
Ez dago erantzunik mezu honetan.
Iruzkin bat egin
Zure eposta ez da orrialdean erakutsiko.
Zure URL-a erakutsiko da.


authimage Zenbaki hauek idatzi, gizaki bat eta ez zerbitzua erabili nahi duen programa informatiko bat zarela egiaztatzeko.

Aukerak:
 
Lerro saltoak <br /> bihurtzen dira
(Izena, eposta & url-arentzako cookiak finkatu)

Blog honi buruz
Asteburuko eguraldia edo hurrengo egunetarako joera zein den jakin nahi? Hemen aurkituko dituzu iragarpenaren inguruko albisteak.
Azken erantzunak
Beste asteburu euritsu bat - Elder - 2008-06-08 12:56:11
Eguzkia lagun izango dugu maiatzeko zubian - iraia - 2008-05-01 11:20:53
Neguko eguraldia datozen egunetarako - --- - 2008-01-29 13:15:29
Asteburu eguzkitsua geurean - Mikel Goņi - 2008-01-20 17:24:54
120 km/h haize-boladak egon daitezkeela eta, alerta ezarri dute - jon - 2008-01-14 17:34:06
Atalak
Bilaketa
Iruzkin gehien jaso dituztenak
120 km/h haize-boladak egon daitezkeela eta, alerta ezarri dute (1)
Neguko eguraldia datozen egunetarako (1)
Asteburu eguzkitsua geurean (1)
Eguzkia lagun izango dugu maiatzeko zubian (1)
Beste asteburu euritsu bat (1)
Artxiboak
EiTBren beste blog batzuk
Esteka Interesgarriak
Blog hau sindikatu