Inprimatu Inprimatu    Castellano   
2007/04/04

Oraindik ere hainbat errepide itxita daude. Bestalde, Miguel Sanzen esanetan, "egoera kezkagarria da baina ez alarmagarria" .

Ebro ibaiaren uhaldia txikituz joan da goizaldean Nafarroan, Aragoin eta Katalunian; apurka-apurka egin du, ordea, Ebroko Konfederazio Hidrografikoko bozeramaile batek jakinarazi duenez. Hala ere, Tuteran zenbait laborantza inguru urez bete dituela jakinarazi du.

Euria eten ondoren, azken bi egunetan lehenengoz behera egin du Ebro ibaiaren uhaldiak Castejonen, batez ere, Arga eta Erga ibaien iturrietan eta Beruete inguruan, CHEren esanetan.

Azken orduetan Tuteran berriro gertatu den uraren gorakada dikeen errefortzuak hautsi izanak eragin duela uste dute.

Kalte handiak

Etenik gabeko euriak kalte handiak eragin ditu; milaka laborantza hektarea urez bete dira ibaiek gainezka eginda eta nekazaritza-azpiegiturak ere hondatu dira.

Balorazio zehatza egiteko eta hondamendia zenbaterainokoa izan den kalkulatzeko ura kendu arte itxaron beharko dela ohartarazi du Nafarroako Gobernuak.

Bestalde, uholdeek kaltetu dituzten entitateak publikoki deituko dituztela iragarri du UAGN nekazaritza sindikatuak, kalteak zenbatzeko eta, batez ere, erantzukizunak eta kalte-ordainak eskatzeko.

Ebroren indarrak Aragoi eta Kataluniarentzat du arrisku gehien orain. Ibaia gainezka egiteko zorian dago zenbait herritan eta agintariek alerta mailei eutsi diete.

Hainbat soro eta erribera urez beteta daude jada. Horrez gain, astelehen gauean Vilaplanako bizilagun bat hil egin zen Tarragonan, euri-bide bat gurutzatzen saiatzen ari zela urak eramanda.

Errepideak itxita daude

Nafarroako Erdialdeko egoerak hobera egin du azken orduetan baina oraindik ere errepide batzuk itxita daude, horietako bat sare nagusian (10:00etako egoera).

Sare nagusian, Iruña eta Madril lotzen dituen N-113 errepidea dago itxita iragan asteazkenaz geroztik, Castejon parean, Ebro ibaiko euste-morrua apurtu zenetik.

Bigarren mailako errepideak

NA-134, Ebroko Ardatzean, Arguedaseko zuzenean. Zirkulazioa AP-15etik (Nafarroako autobidea) eta NA-232tik (Alfaro-Tutera-Zaragoza) bideratzen ari dira.

NA-5202 errepidean, Fustiñana eta Ribaforada artean, 3. kilometroan.

NA-6230 errepidean, Carcar-Ventas de Carcar.

Horrez gain, kontuz gidatu beharra dago, ur-putzuak eta lurjausiak baitaude errepide askotan.




Erantzunak:
Ez dago erantzunik mezu honetan.
Iruzkin bat egin
Zure eposta ez da orrialdean erakutsiko.
Zure URL-a erakutsiko da.


authimage Zenbaki hauek idatzi, gizaki bat eta ez zerbitzua erabili nahi duen programa informatiko bat zarela egiaztatzeko.

Aukerak:
 
Lerro saltoak <br /> bihurtzen dira
(Izena, eposta & url-arentzako cookiak finkatu)

Blog honi buruz
Asteburuko eguraldia edo hurrengo egunetarako joera zein den jakin nahi? Hemen aurkituko dituzu iragarpenaren inguruko albisteak.
Azken erantzunak
Beste asteburu euritsu bat - Elder - 2008-06-08 12:56:11
Eguzkia lagun izango dugu maiatzeko zubian - iraia - 2008-05-01 11:20:53
Neguko eguraldia datozen egunetarako - --- - 2008-01-29 13:15:29
Asteburu eguzkitsua geurean - Mikel Goņi - 2008-01-20 17:24:54
120 km/h haize-boladak egon daitezkeela eta, alerta ezarri dute - jon - 2008-01-14 17:34:06
Atalak
Bilaketa
Iruzkin gehien jaso dituztenak
120 km/h haize-boladak egon daitezkeela eta, alerta ezarri dute (1)
Neguko eguraldia datozen egunetarako (1)
Asteburu eguzkitsua geurean (1)
Eguzkia lagun izango dugu maiatzeko zubian (1)
Beste asteburu euritsu bat (1)
Artxiboak
EiTBren beste blog batzuk
Esteka Interesgarriak
Blog hau sindikatu