Inprimatu Inprimatu    Castellano   
2007/04/03
Azken orduetako euri-jasa bortitzen ondorioz, uholde handiak izan dira Nafarroan. Ura herrietara nahiz errepideetara sartu da eta arazo ugari daude Nafarroa erdialdean, batez ere. Gauzak horrela, Nafarroako Gobernuak Uholde kasuetarako Emergentzia Planaren lehen mailako alerta aktibatu du.

Castejongo egoera da denetan kezkagarriena. Izan ere, Ebroko Konfederazio Hidrografikoak egindako kalkuluen arabera, Ebro ibaiaren ur-emariak bere gorena harrapatuko du herri horretan (2.650-2.850 metro kubiko segundoko) eta maila horri eutsiko dio arratsalde osoan. 10:00etan, segundoko 2.593 metroko kubiko eta 7,14 metroko altuera harrapatu ditu.

Konfederazioak emandako azken txostenaren arabera, azken orduetako euriteen ondorioz, "euren emaria dezente handitu dute Ega, Arga eta Aragoi ibaiek eta gaur Ebroko ardatzarekin egingo dute bat, Castejonen maila gorena harrapatuta". Dena dela, Francisco Javier Sanz Castejongo alkateak Radio Euskadin esan duenez, normaltasuna eta lasaitasuna da nagusi herrian: "Tankerako uholdeak izan ditugu azken urteetan".

Hala, Ebroko Konfederazioak iragarritakoa gorabehera, "ez dugu sorpresa handirik espero eta aurrez ikusi ditugunak ikusiko ditugu berriz".

Ega ibaiaren urak handituta datoz eta Andosillan 250 metro kubiko harrapatuko ditu segundoko. Aragoi ibaiak ere 1.400ko kota hartuko du. Arga ibaia segundoko 900 metro kubiko harrapatuko ditu Funes parean.

Horrez gain, Zidako ibaiak ere arazoak ekarri ditu Tafallan.

Egoera horren ondorioz, Funes, Buñues eta Falceseko hainbat etxebizitza hustu behar izan dituzte, badaezpada. Iruñan arazo anitz izan dituzte euriteekin eta Arga, Sadar eta Elorz ibaiek gainezka egin dutelako. Hala, hiriburura sartzeko hainbat bidetan trabak izan dira eta Magdalena eta Landaben inguruak urpean egon dira.

Ez 2003an bezainbat

Datuok gorabehera, 2003ko uholdeen maila harrapatuko ez dela uste du Ebroko Konfederazio Hidrografikoak. Dena dela, Esako eta Itoizko urtegien neurriak hartu ditu, Aragoi eta Irati ibaien ur-emaria kalkulatu ahal izateko.

Ullibarriko (Zadorra ibaia), Esako (Aragoi ibaia), Itoizko (Irati ibaia) urtegietan neurriak hartzen ari da Konfederazioa eta oraingoz, ibaien ur-emaria ondo ari dira hartzen.

Errepideak itxita eta ur-putzuak non-nahi

Goizean, hainbat errepide zeuden itxita Nafarroan uragatik, eta ur-putzu larriak zeuden beste bostetan. Horrez gain, AP-15a itxita dago Castejongo sarbidea Iruñako noranzkoan eta ura autobideko bazterbideetara heldu da dagoeneko. Informazio hau berritzerako garaian, (10:30) hau da egoera:

Errepide sare nagusian ondoko errepideak itxi dituzte:

- N-113 (Iruña-Madril). Errepide hori uraz gainezka dago, joan den asteazkenean Ebro ibaiko euste-morrua apurtu zenetik.

Bigarren mailako errepideei dagokienez, berriz, hauek daude itxita, besteak beste:

- NA-124 errepidea Kaparroso eta Zarrakaztelu artean, 1.800. kilometroan

- NA-134, Ebroko Ardatza, 26. eta 30. kilometroen artean

- NA-5330 errepidea (Pitillas-Santakara-Melida) 0 eta 2 kilometroen artean

- NA-6140, Tafalla-Arga errepidea, 13. kilometrotik

- NA-132-A, Lizarra-Gasteiz, 9,500. kilometrotik 14,500era

- NA-6230, Carcar-Ventas de Carcar.

Horretaz gainera, bigarren mailako bost errepidetan arazo handiak daude, putzu handien ondorioz.

Ibaiak gainezka

Arazo nagusiak ondoko inguruetan daude: Olite Merindadean, Tafalla inguruan, Zidakos eta Arga ibaien arroetan eta Iruñerrian, Arga, Sadar eta Elortza ibaiek gainezka egin dutelako.




Erantzunak:
Ez dago erantzunik mezu honetan.
Iruzkin bat egin
Zure eposta ez da orrialdean erakutsiko.
Zure URL-a erakutsiko da.


authimage Zenbaki hauek idatzi, gizaki bat eta ez zerbitzua erabili nahi duen programa informatiko bat zarela egiaztatzeko.

Aukerak:
 
Lerro saltoak <br /> bihurtzen dira
(Izena, eposta & url-arentzako cookiak finkatu)

Blog honi buruz
Asteburuko eguraldia edo hurrengo egunetarako joera zein den jakin nahi? Hemen aurkituko dituzu iragarpenaren inguruko albisteak.
Azken erantzunak
Beste asteburu euritsu bat - Elder - 2008-06-08 12:56:11
Eguzkia lagun izango dugu maiatzeko zubian - iraia - 2008-05-01 11:20:53
Neguko eguraldia datozen egunetarako - --- - 2008-01-29 13:15:29
Asteburu eguzkitsua geurean - Mikel Goņi - 2008-01-20 17:24:54
120 km/h haize-boladak egon daitezkeela eta, alerta ezarri dute - jon - 2008-01-14 17:34:06
Atalak
Bilaketa
Iruzkin gehien jaso dituztenak
120 km/h haize-boladak egon daitezkeela eta, alerta ezarri dute (1)
Neguko eguraldia datozen egunetarako (1)
Asteburu eguzkitsua geurean (1)
Eguzkia lagun izango dugu maiatzeko zubian (1)
Beste asteburu euritsu bat (1)
Artxiboak
EiTBren beste blog batzuk
Esteka Interesgarriak
Blog hau sindikatu