Inprimatu Inprimatu    Castellano   
2007/04/02

Landabeneko industrialdera joateko errepidea 09:00etan itxi dute. Bost errepide daude itxita, bi sare nagusian. Arga ibaiak gainezka egin du 08:00etan.

 



Azken orduetan botatako urak uholdeak eragin dituzte Iruñan eta inguruko errepideetan. 09:00etan Landabeneko industrialdera joateko errepidea itxi dute, eta beste lau errepide ere egoera berean daude.

Arga ibaiak gainezka egin du Magdalena inguruan, 08:00etan, izen bereko zubiaren eta igerilekuaren paretik igarotzen den lekuan, Udaltzaingoak jakinarazi duenez. Datozen orduetan, egoerak okerrera egin dezakeela eta, ibai inguruan dauden autoak erretiratzen hasi dira.

Burlatarako errepide zaharra itxita dago zirkulazioarentzat eta Errotxapea zubiaren inguruan dauden ibilgailuak kentzen ari dira. Reyno de Navarra zelai inguruan, Sadar ibaia ere gainezka egitear dago, eta Elortz ibaia (Arostegi etorbidea) ere urez beteta dator.

Informazio hau idazteko unean (10:00ak), ondoko errepideak itxita zeuden:

1)N-113 (Iruña-Madril), Castejonen. Ebro ibaiak gainezka egin du eta joan den astetik urak hartuta dago errepidea.

2) NA-124 (Caparroso-Zarrakaztelu), 2. kilometroan.

3) NA-5330 (Pitillas-Santakara-Melida), 4 eta 6 kilometroen artean.

4) NA-140 (Izaba-Otsagabia) bi noranzkoetan itxita, Uztarrozetik bi kilometrora izan diren luizien ondorioz.

 




Erantzunak:
Ez dago erantzunik mezu honetan.
Iruzkin bat egin
Zure eposta ez da orrialdean erakutsiko.
Zure URL-a erakutsiko da.


authimage Zenbaki hauek idatzi, gizaki bat eta ez zerbitzua erabili nahi duen programa informatiko bat zarela egiaztatzeko.

Aukerak:
 
Lerro saltoak <br /> bihurtzen dira
(Izena, eposta & url-arentzako cookiak finkatu)

Blog honi buruz
Asteburuko eguraldia edo hurrengo egunetarako joera zein den jakin nahi? Hemen aurkituko dituzu iragarpenaren inguruko albisteak.
Azken erantzunak
Beste asteburu euritsu bat - Elder - 2008-06-08 12:56:11
Eguzkia lagun izango dugu maiatzeko zubian - iraia - 2008-05-01 11:20:53
Neguko eguraldia datozen egunetarako - --- - 2008-01-29 13:15:29
Asteburu eguzkitsua geurean - Mikel Goņi - 2008-01-20 17:24:54
120 km/h haize-boladak egon daitezkeela eta, alerta ezarri dute - jon - 2008-01-14 17:34:06
Atalak
Bilaketa
Iruzkin gehien jaso dituztenak
120 km/h haize-boladak egon daitezkeela eta, alerta ezarri dute (1)
Neguko eguraldia datozen egunetarako (1)
Asteburu eguzkitsua geurean (1)
Eguzkia lagun izango dugu maiatzeko zubian (1)
Beste asteburu euritsu bat (1)
Artxiboak
EiTBren beste blog batzuk
Esteka Interesgarriak
Blog hau sindikatu