Inprimatu Inprimatu    Castellano   
2007/04/02

Sare nagusian ondokoak daude itxita: NA-30 errepidea Landabenen, N-121 (Iruña-Tudela) Tafallako sarrera-irteeran eta N-113. Iragarpenaren arabera, egoerak okerrera egingo du, eta Nafarroa alerta gorenean dago.

 

 

Euria erruz ari du azken orduetan, eta duela bi aste botatako elurra urtzen ari denez, ibaiek gainezka egin dute Nafarroako hainbat tokitan. Informazio hau idazteko unean (14:00ak) hogei errepide inguru itxita zeuden, horietako hiru sare nagusian, Nafarroako Gobernuak ohar batean jakinarazi duenez.

Arazo nagusiak ondoko lurraldeetan daude: Olite Merindadean, Tafalla inguruan, Cidacos eta Arga ibaien arroetan eta Iruñerrian, Arga, Sadar eta Elortza ibaiek gainezka egin dutelako.

Azken orduetan botatako urak uholdeak eragin ditu Iruñan eta inguruko errepideetan. 09:00etan Landabeneko industrialdera joateko errepidea itxi dute, eta beste lau errepide ere egoera berean daude.

Arga ibaiak gainezka egin du Magdalena inguruan, 08:00etan, izen bereko zubiaren eta igerilekuaren paretik igarotzen den lekuan, Udaltzaingoak jakinarazi duenez. Datozen orduetan, egoerak okerrera egin dezakeela eta, ibai inguruan dauden autoak erretiratzen hasi dira.

Burlatarako errepide zaharra itxita dago zirkulazioarentzat eta Arrotxapea zubiaren inguruan dauden ibilgailuak kentzen ari dira. Reyno de Navarra zelai inguruan, Sadar ibaia ere gainezka egitear dago, eta Elortza ibaia (Arostegi etorbidea) ere urez beteta dator.

Errepide sare nagusian ondoko errepideak itxi dituzte:

- NA-30, Landaben industrialdeko sarrera-irteeran

- N-121 (Iruña-Tutera), Tafallarako hegoaldeko eta iparraldeko sarrera-irteeratan

- N-113 (Iruña-Madril). Errepide hori uraz gainezka dago, joan den asteazkenean Ebro ibaiko euste-morrua apurtu zenetik.

Bigarren mailako errepideei dagokienez, berriz, hauek daude itxita, besteak beste:

- NA-124 errepidea Kaparroso eta Zarrakaztelu artean, 1.800. kilometroan

- NA-140 errepidea, Burgete eta Izaba artean, 51 kilometroan, lubiziengatik

- NA-2316 errepidea, Zuluetan, 10. kilometrotik aurrera

- NA-53001 errepidea, Beiren

- NA-5330 errepidea (Pitillas-Santakara-Melida)

- NA-6020 (Artederreta-Martzilla) errepidea

- Lerin-Berbinzana errepidea, 4.750 kilometrotik aurrera

- NA-7410 (Oko-Otiñano) errepidea Sorladako eta NA-129 errepidearen bidegurutzeen artean

- NA-7027 errepidea 0,500 kilometroan, Unibertsitatearekin lotzen den tokian.

Iragarpenaren arabera, datozen orduetan egoerak okerrera egin dezake. Nafarroa alerta gorrian, gorenean, dago, ibaiak gainezka egiten ari direlako eta lubiziengatik. Ega eta Arga ibaien inguruetan da egoera okerrena. Izan ere, Itoizko urtegia, Irati eta Aragon ibaien erroan egiten ari den euste lanak uren emaria gutxitzea ekarri du.

Bilera

Juan Ramon Rabade eta Jose Luis Echavarri Barne eta Herrilanetako zuzendari nagusiak Nafarroako Babes Zibileko Lurralde Antolamenduko Koordinazio erakundearekin bildu dira, egoera aztertzeko eta herritarren segurtasuna bermatzeko neurriak hartzeko.

Lehen neurri gisa, Larrialdietarako Agentzia nafarraren baitan Koordinazio Iraunkorrerako Taldea sortzea erabaki dute. Larrialdietarako Agentzia bera, Foruzaingoa, Guardia Zibila, Iruñako Udaltzaingoa eta Errepideak Mantentzeko Zerbitzua bilduko dira erakunde honetan.

Koordinazio Taldeak adostu duenez, Ebro ibaiko euste-dikeetan aritzeko eskatuko diote Ebroko Konfederazio Hidrografikoari, uholdeek Erriberako landetan ahalik eta kalte txikiena egiteko. Horrez gain, joan den astean apurtu ziren euste-dikeak aztertzeko eskatuko diote, izan ere, Iruñatik Madrilera doan errepidea (N-113), Castejon parean, urak hartuta dago.



Erantzunak:
Ez dago erantzunik mezu honetan.
Iruzkin bat egin
Zure eposta ez da orrialdean erakutsiko.
Zure URL-a erakutsiko da.


authimage Zenbaki hauek idatzi, gizaki bat eta ez zerbitzua erabili nahi duen programa informatiko bat zarela egiaztatzeko.

Aukerak:
 
Lerro saltoak <br /> bihurtzen dira
(Izena, eposta & url-arentzako cookiak finkatu)

Blog honi buruz
Asteburuko eguraldia edo hurrengo egunetarako joera zein den jakin nahi? Hemen aurkituko dituzu iragarpenaren inguruko albisteak.
Azken erantzunak
Beste asteburu euritsu bat - Elder - 2008-06-08 12:56:11
Eguzkia lagun izango dugu maiatzeko zubian - iraia - 2008-05-01 11:20:53
Neguko eguraldia datozen egunetarako - --- - 2008-01-29 13:15:29
Asteburu eguzkitsua geurean - Mikel Goņi - 2008-01-20 17:24:54
120 km/h haize-boladak egon daitezkeela eta, alerta ezarri dute - jon - 2008-01-14 17:34:06
Atalak
Bilaketa
Iruzkin gehien jaso dituztenak
120 km/h haize-boladak egon daitezkeela eta, alerta ezarri dute (1)
Neguko eguraldia datozen egunetarako (1)
Asteburu eguzkitsua geurean (1)
Eguzkia lagun izango dugu maiatzeko zubian (1)
Beste asteburu euritsu bat (1)
Artxiboak
EiTBren beste blog batzuk
Esteka Interesgarriak
Blog hau sindikatu