Inprimatu Inprimatu    Castellano   
2007/04/01
Datozen egunetan giro zakar samarra edukiko dugu, baina iragarpenaren arabera zeruak garbi egongo dira Aste Santuan. Kontsulta ezazu meteorologiako bloga eta EiTBren argazkiak.

Aste Santuko oporrak eguraldi onak alaituta egongo dira, ostegunetik aurrera antizikloia nagusituko baita Penintsulan, eguzkia eta tenperatura epelak ekarrita.

Dena den, depresioak eredua ezartzen eta eguraldi txarra ekartzen jarraituko du eta, hortaz, datozen egunetan zeru estaliak eta euria izango ditugu.

Gaurko iragarpena 

Tenperaturak pixka bat epelduko dira eta elur-kota 1.700 metrora arte igoko da, zeru hodeitsuekin eta euri ugarirekin jarraituko baitugu, Gipuzkoan eta Nafarroan, batez ere.

Asteartea

Asteartean euria egiten jarraituko du, baina ez aurreko egunetan bezain indartsu. Haizeak iparraldetik joko du. Hala ere, ostarteak irekiko dira eta 1.400 metro gainetik botako du elurra. Tenperaturek ez dute aldaketa handirik izango, 10 eta 14 gradu bitarteko maximoekin.

Astezkena

Asteazkenean ere zerua hodeitsu egongo da kantauri isurialdean, eta euri ahula botako du han hemenka. Gainontzeko tokietan, hodeiak izango dira nagusi eta euria botako du goizaldean. Tenperaturak aurreko egunaren antzekoak izango dira.

Osteguna eta Aste Santua

Ostegun Santutik aurrera, eguzkiak Euskal Herria alaituko du eta eguraldia paregabea izango da, zeru garbiekin, euririk gabe eta tenperatura atseginekin.
Kontsultatu eguraldiaren iragarpena, meteorologiaren inguruko albiste guztiak dituen bloga, eta ikusi edo bidali eguraldiari buruzko argazkiak EiTBra.



Erantzunak:
Ez dago erantzunik mezu honetan.
Iruzkin bat egin
Zure eposta ez da orrialdean erakutsiko.
Zure URL-a erakutsiko da.


authimage Zenbaki hauek idatzi, gizaki bat eta ez zerbitzua erabili nahi duen programa informatiko bat zarela egiaztatzeko.

Aukerak:
 
Lerro saltoak <br /> bihurtzen dira
(Izena, eposta & url-arentzako cookiak finkatu)

Blog honi buruz
Asteburuko eguraldia edo hurrengo egunetarako joera zein den jakin nahi? Hemen aurkituko dituzu iragarpenaren inguruko albisteak.
Azken erantzunak
Beste asteburu euritsu bat - Elder - 2008-06-08 12:56:11
Eguzkia lagun izango dugu maiatzeko zubian - iraia - 2008-05-01 11:20:53
Neguko eguraldia datozen egunetarako - --- - 2008-01-29 13:15:29
Asteburu eguzkitsua geurean - Mikel Goņi - 2008-01-20 17:24:54
120 km/h haize-boladak egon daitezkeela eta, alerta ezarri dute - jon - 2008-01-14 17:34:06
Atalak
Bilaketa
Iruzkin gehien jaso dituztenak
120 km/h haize-boladak egon daitezkeela eta, alerta ezarri dute (1)
Neguko eguraldia datozen egunetarako (1)
Asteburu eguzkitsua geurean (1)
Eguzkia lagun izango dugu maiatzeko zubian (1)
Beste asteburu euritsu bat (1)
Artxiboak
EiTBren beste blog batzuk
Esteka Interesgarriak
Blog hau sindikatu