Inprimatu Inprimatu    Castellano   
2007/04/30

Lainoak eta euria nagusituko dira eta eguzkia tarteka baino ez dugu ikusiko, gutxienez, ostegunera arte.

   (osorik irakurri)


2007/04/29

Gaur eta bihar ez dugu eguraldirik atseginena izango, baina asteartean, Langilearen Eguna, eguraldi goxoaz gozatuko dugu. Kontsulta ezazu iragarpena, meteorologiari buruzko bloga eta EiTBren argazkiak.

   (osorik irakurri)


2007/04/27

Hodeitsu egongo dira zeruak eta, batez ere, astelehenean eta asteartean botako du euria. Tenperaturek pixka bat egingo dute gora.

   (osorik irakurri)


2007/04/24

Bihartik aurrera, giroa ezegonkor bihurtuko da. Gaur arratsaldean bertan, baliteke ekaitzen bat gertatzea, batez ere, Bizkaiko eta Arabako mendi inguruetan.

Azken egunen antzera, asteartea udako giroarekin hasi den arren, bihartik aurrera, goitik behera aldatuko da eguraldia eta ezegonkor bilakatuko da.

   (osorik irakurri)


2007/04/20

Tenperatura gozoak eta zeru garbiak espero dira. Hala ere, larunbat eta igande arratsaldean lainoak agertuko dira. Baliteke ekaitz ahulen bat edo beste botatzea mendi inguruetan.

Udaberria bete-betean izango da asteburuan Euskal Herrian, ekainean egin ohi duen giroarekin.

 

   (osorik irakurri)


2007/04/17

18-20 ºC inguru izango ditugu gaur eta hortik gora bihartik aurrera. Goizeko lainoak igaro ondotik eguzkia eta giro atsegina izango dugu.

Astelehenarekin alderatuta, ez da aldaketa nabarmenik espero gaurko. Goizean ostarteguneak izango dira eta tenperatura atsegina izango dugu: maximoak 18-20 ºC-ra ailegatuko dira Euskal Herri osoan.

   (osorik irakurri)


2007/04/11

Eguraldiak egonkor jarraituko du datozen egunetan. Euria botatzeko arrisku txikia egongo da eta tenperatura maximoak 20º C ingurukoak izango dira.

Iragan astean botatako euriak arazo eta kalte larriak eragin ditu Euskal Herriko hainbat tokitan. Txarrena Nafarroako Erriberan jazo da. Ibai ugarik gainezka egin eta milaka hektarea lur eta laborantza ur azpian gelditu dira, uzta asko erabat suntsituz. Aste Santuaren azken egunetan, baina, euriak gelditu eta eguzkia itzuli da gurera.

   (osorik irakurri)


2007/04/10

Europako iparraldearen eta hegoaldearen arteko aldeak nabarmenagoak izango dira; iparraldean euri gehiago egingo du eta hegoaldean ur falta handiagoa izango da. Turismoaren sektoreak kalte handiak izango ditu Estatuan.

Hamar urte barrurako tenperatura bi gradu igoko dela uste dute adituek. Gainera, poloen zati handia urtuko den arren, ur gutxiago erabili ahal izango dugu.

   (osorik irakurri)


2007/04/07
Erriberako alkateek bilera egingo dute asteazkenean eta han, dikeak eta ubideak "behar bezala" mantentzeko eskatuko diote Konfederazioari, ez dutela egiten uste baitute.

   (osorik irakurri)


2007/04/07
Herritarrei deia egin die Greenpeace erakunde ekologistak: "Lur planeta axola zaienek zera exijitu behar diete Gobernuei, gas isuriak murritz ditzatela". NBEk txosten apokaliptikoa kaleratu du klima aldaketaren inguruan.

   (osorik irakurri)


2007/04/06

WWF/Adena erakundeak ohartarazi du munduko tokirik harrigarrienetako batzuk, koral-hesi handia edo Bengalako tigreak bizi diren mangladia esaterako, desager litekeela klima aldaketak jarraitzen badu.

   (osorik irakurri)


2007/04/04

Oraindik ere hainbat errepide itxita daude. Bestalde, Miguel Sanzen esanetan, "egoera kezkagarria da baina ez alarmagarria" .

Ebro ibaiaren uhaldia txikituz joan da goizaldean Nafarroan, Aragoin eta Katalunian; apurka-apurka egin du, ordea, Ebroko Konfederazio Hidrografikoko bozeramaile batek jakinarazi duenez. Hala ere, Tuteran zenbait laborantza inguru urez bete dituela jakinarazi du.

   (osorik irakurri)


2007/04/04

Eguraldi nahasia izango dugu ondorengo egunetan Euskal Herrian: euri txikia eta tenperatura baxuak (maximoak 10 graduren bueltan) izango ditugu, Euskalmet euskal meteorologia agentziak egindako iragarpenaren arabera.

Gaur eguraldi ezegonkorra izango da nagusi. Euria egingo du, eta arratsaldean, aire hotzagoa sartu eta baliteke kostaldearen inguruan ekaitza botatzea. Elurra ere egingo du, arratsaldean 800 metrotik gora gutxi gorabehera. Hori guztia kontuan hartuta, maximoak jaitsi egingo dira, eta 10º C-ren bueltan geldituko dira. Haizeguneetan iparraldeko haize-bolada gogorrak izango dira.

   (osorik irakurri)


2007/04/03

Alde Zaharreko hainbat bizilagun etxeetatik atera behar izan dituzte. 2003ko uholdeen mailara iritsiko ez dela uste du Ebroko Konfederazio Hidrografikoaren presidenteak.

Nafarroako erdialdean hobera egin du egoerak.

Eguraldiblog >>

 (osorik irakurri)


2007/04/03
Jose Luis Alonso Ebroko Konfederazio Hidrografikoaren presidenteak Radio Euskadin adierazi duenez, Castejonen izan dute orain arte egoerarik larriena, baina atzo egindako iragarpen ezkorretatik nahikoa urrun.

Izan ere, eskainitako elkarrizketan azaldu duenez, Ebroko ur-emariak bere gorena harrapatu behar zuen herri honetan (segundoko 2.850 metro kubiko) baina azkenean 2.650 m3/s-ra baino ez da iritsi, "2003ko 3.200 horietatik nahiko urrun", beraz. Hori horrela, "aparteko eragozpenik ez bada, ez da kalte handirik izango", Alonsoren hitzetan.

   (osorik irakurri)


2007/04/03

Lasaitasun apurra eman die euriak eta uholdeek Nafarroako erdialdeari eta zorionez, okerrena pasatuta, ez da inor zauritu eta ez da kalte material nabarmenik izan. Erriberan dute orain egoera kezkagarriena, Tuteran zehazki. Ebro ibaiaren ur-emaria dezente igoko da eta segundoko 2.900 metro kubiko harrapatuko ditu eguerdi aldera herri honetan.

Goiz partean Castejon izan bada burukomin iturri nagusi, orain Tutera da kezka sorburu. Dagoeneko Udaltzaingoaren egoitza hustu behar izan dute, ibaitik gertu dago eta.

Eguraldiblog >>

Erlazionatutako galeria >>

 (osorik irakurri)


2007/04/03
Azken orduetako euri-jasa bortitzen ondorioz, uholde handiak izan dira Nafarroan. Ura herrietara nahiz errepideetara sartu da eta arazo ugari daude Nafarroa erdialdean, batez ere. Gauzak horrela, Nafarroako Gobernuak Uholde kasuetarako Emergentzia Planaren lehen mailako alerta aktibatu du.

Castejongo egoera da denetan kezkagarriena. Izan ere, Ebroko Konfederazio Hidrografikoak egindako kalkuluen arabera, Ebro ibaiaren ur-emariak bere gorena harrapatuko du herri horretan (2.650-2.850 metro kubiko segundoko) eta maila horri eutsiko dio arratsalde osoan. 10:00etan, segundoko 2.593 metroko kubiko eta 7,14 metroko altuera harrapatu ditu.

   (osorik irakurri)


2007/04/02

Sare nagusian ondokoak daude itxita: NA-30 errepidea Landabenen, N-121 (Iruña-Tudela) Tafallako sarrera-irteeran eta N-113. Iragarpenaren arabera, egoerak okerrera egingo du, eta Nafarroa alerta gorenean dago.

 

   (osorik irakurri)


2007/04/02

Landabeneko industrialdera joateko errepidea 09:00etan itxi dute. Bost errepide daude itxita, bi sare nagusian. Arga ibaiak gainezka egin du 08:00etan.

 

   (osorik irakurri)


2007/04/01
Datozen egunetan giro zakar samarra edukiko dugu, baina iragarpenaren arabera zeruak garbi egongo dira Aste Santuan. Kontsulta ezazu meteorologiako bloga eta EiTBren argazkiak.

   (osorik irakurri)


Blog honi buruz
Asteburuko eguraldia edo hurrengo egunetarako joera zein den jakin nahi? Hemen aurkituko dituzu iragarpenaren inguruko albisteak.
Azken erantzunak
Eguzkia lagun izango dugu maiatzeko zubian - iraia - 2008-05-01 11:20:53
Neguko eguraldia datozen egunetarako - --- - 2008-01-29 13:15:29
Asteburu eguzkitsua geurean - Mikel Goņi - 2008-01-20 17:24:54
120 km/h haize-boladak egon daitezkeela eta, alerta ezarri dute - jon - 2008-01-14 17:34:06
Atalak
Bilaketa
Iruzkin gehien jaso dituztenak
120 km/h haize-boladak egon daitezkeela eta, alerta ezarri dute (1)
Neguko eguraldia datozen egunetarako (1)
Asteburu eguzkitsua geurean (1)
Eguzkia lagun izango dugu maiatzeko zubian (1)
Artxiboak
EiTBren beste blog batzuk
Esteka Interesgarriak
Blog hau sindikatu