Inprimatu Inprimatu    Castellano   
2007/03/29

Egoera hori ezarri zuen Foru Gobernuak denboralearen ondorioz ibaiek izan duten uhaldiak ikusita.

Foru Gobernuak aurrealerta egoera mantentzen du Ebro ibaiko eta Ega eta Aragoi haren ibaiadarretako erriberako herrietan gaurko, osteguna, uholdeak gertatu daitezkeelako.

Eguerdian zegoen jazoera aipagarri bakarra, Exekutiboak komunikatu batean adierazitakoaren arabera, N-113 errepidea (Iruña-Madril) 75. Kilometroan, Kastejon aldera, itxita zegoela zen.

70 zentimetroko altuera aurkezten zuen urak goizeko lehen orduetan, eta 250 metro luzerako errepide zati batetan eragin zuen horrek. Saihesbide moduan NA-134 (Ebroko ardatza) eta NA-115 (Tafalla-Peralta-Rinkon) errepideak, eta AP-15 autobidea proposatu ditu Foruzaingoak.

Halaber, eguerdira arte NA-6140 (Tafalla-Miranda Arga) errepidea zirkulaziora itxita egon da 13. kilometroan.

Beste alde batetik, NA-121-A errepidearen zati bat edo guztia zirkulaziora itxiko dute 15:30ak arte Igantziko Bentak aldera, atzo istripua izan zuen kamioiaren erreskate lanak egiten arituko baitira.

Kontsultatu eguraldiaren iragarpena eta ikusi edo bidali eguraldiari buruzko argazkiak EiTBra.




Erantzunak:
Ez dago erantzunik mezu honetan.
Iruzkin bat egin
Zure eposta ez da orrialdean erakutsiko.
Zure URL-a erakutsiko da.


authimage Zenbaki hauek idatzi, gizaki bat eta ez zerbitzua erabili nahi duen programa informatiko bat zarela egiaztatzeko.

Aukerak:
 
Lerro saltoak <br /> bihurtzen dira
(Izena, eposta & url-arentzako cookiak finkatu)

Blog honi buruz
Asteburuko eguraldia edo hurrengo egunetarako joera zein den jakin nahi? Hemen aurkituko dituzu iragarpenaren inguruko albisteak.
Azken erantzunak
Beste asteburu euritsu bat - Elder - 2008-06-08 12:56:11
Eguzkia lagun izango dugu maiatzeko zubian - iraia - 2008-05-01 11:20:53
Neguko eguraldia datozen egunetarako - --- - 2008-01-29 13:15:29
Asteburu eguzkitsua geurean - Mikel Goņi - 2008-01-20 17:24:54
120 km/h haize-boladak egon daitezkeela eta, alerta ezarri dute - jon - 2008-01-14 17:34:06
Atalak
Bilaketa
Iruzkin gehien jaso dituztenak
120 km/h haize-boladak egon daitezkeela eta, alerta ezarri dute (1)
Neguko eguraldia datozen egunetarako (1)
Asteburu eguzkitsua geurean (1)
Eguzkia lagun izango dugu maiatzeko zubian (1)
Beste asteburu euritsu bat (1)
Artxiboak
EiTBren beste blog batzuk
Esteka Interesgarriak
Blog hau sindikatu