Inprimatu Inprimatu    Castellano   
2007/03/28

Atzo aurrealerta egoera ezarri zuten Araban eta Nafarroan, Ega ibaiaren ur-goraldia ikusita Lizarra aldera. Kontsulta ezazu eguraldiaren iragarpena eta argazkiak.

Euriaren eraginez Ega, Arga eta Ebro ibaiek ur-goraldiak izan dituzte eta uholde arriskua egon da Nafarroan, baina ez da arazo handirik gertatu. Gauean arretarik handiena Egaren arroan jarri dute, Lizarra aldera, Nafarroako Emergentzietako Agentziaren arabera.

Ibai horren emariak ia gainezka egin du, baina erdialdeko dendariek neurriak hartu zituzten, uholdeak gertatzekotan izan zitezkeen kalteei aurreratuta.

Egoerak hobera egin du eta euria botatzeari utzi dio azken orduetan, Egaren emaria 30 zentimetro jaitsita. Lizarrako erdialdean ez dago uholde arriskurik, hainbat labore lur urak estali dituen arren. Arga ibaiak ere arazoak sortu ditu hainbat tokitan, besteak beste, Atarrabiako Ibai Parkean.

Araban, Ullibarriko urtegitik ura ateratzen ari dira Zadorrara, segundoko 30 zentimetro kubikoko erritmoaz, eta hori egiten jarraituko dute ibaiak gainezka egiten ez duen bitartean. Egoera kezkagarria da, hainbat labore lur galdu egin baitira eta, beraz, arreta handia jartzen jarraituko dute hor.

Iragarpen meteorologikoa

Gaurko eguraldia eta tenperaturak aldakorrak izango dira, eta hodeiak eta ostarteak egongo dira Arabako eta Bizkaiko zeruetan. Gipuzkoan, Iparraldean eta Nafarroan, hodei gehiego egongo dira.

Egunak aurrera joan ahala, hodeiak gutxituko dira eta 14-15 graduko tenperatura maximoak egongo dira. Dena den, eguna bukatzen denerako hodei gehiago sortuko dira eta euria bota dezake, barnealdean batez ere.


 




Erantzunak:
Ez dago erantzunik mezu honetan.
Iruzkin bat egin
Zure eposta ez da orrialdean erakutsiko.
Zure URL-a erakutsiko da.


authimage Zenbaki hauek idatzi, gizaki bat eta ez zerbitzua erabili nahi duen programa informatiko bat zarela egiaztatzeko.

Aukerak:
 
Lerro saltoak <br /> bihurtzen dira
(Izena, eposta & url-arentzako cookiak finkatu)

Blog honi buruz
Asteburuko eguraldia edo hurrengo egunetarako joera zein den jakin nahi? Hemen aurkituko dituzu iragarpenaren inguruko albisteak.
Azken erantzunak
Beste asteburu euritsu bat - Elder - 2008-06-08 12:56:11
Eguzkia lagun izango dugu maiatzeko zubian - iraia - 2008-05-01 11:20:53
Neguko eguraldia datozen egunetarako - --- - 2008-01-29 13:15:29
Asteburu eguzkitsua geurean - Mikel Goņi - 2008-01-20 17:24:54
120 km/h haize-boladak egon daitezkeela eta, alerta ezarri dute - jon - 2008-01-14 17:34:06
Atalak
Bilaketa
Iruzkin gehien jaso dituztenak
120 km/h haize-boladak egon daitezkeela eta, alerta ezarri dute (1)
Neguko eguraldia datozen egunetarako (1)
Asteburu eguzkitsua geurean (1)
Eguzkia lagun izango dugu maiatzeko zubian (1)
Beste asteburu euritsu bat (1)
Artxiboak
EiTBren beste blog batzuk
Esteka Interesgarriak
Blog hau sindikatu