Inprimatu Inprimatu    Castellano   
2007/03/28

Oraindik goiz bada ere, apirilaren 5etik aurrera, eguraldi egonkorra izango dela aurreratu du Radio Euskadiko meteorologoak. Ostiraletik aurrera, euria izango da nagusi. Gainera, martxoaren 30ean hasiko da irteera operazioa.

Iragarpen fidagarria egiteko goiz bada ere, meteorologoak ari dira Aste Santuko oporrei begira. Joera meteorologikoari erreparatuta, eguraldi egonkorra izango dugu apirilaren hasieran, Edorta Roman Radio Euskadiko eguraldi-gizonak jakinarazi duenez.

Dena dela, Euskalmet Meteorologia Euskal Agentziak gogoratu duenez, hiru edo lau egunera egiten diren iragarpenek %90eko fidagarritasuna dute; hortik aurrerakoek gutxiago. Hori horrela, oraindik egun batzuk itxaron beharko ditugu Aste Santuko iragarpen zehatza ezagutzeko.

Dagoeneko badakiguna da martxoak euritsu alde egingo duela eta apirila ere tankeran hasiko dela. Datozen egunetako iragarpenei dagokienez, gaurko eguraldia eta tenperaturak aldakorrak izango dira, eta hodeiak eta ostarteak egongo dira Arabako eta Bizkaiko zeruetan. Gipuzkoan, Iparraldean eta Nafarroan, hodei gehiego egongo dira.

Egunak aurrera joan ahala, hodeiak gutxituko dira eta 14-15 graduko tenperatura maximoak egongo dira. Dena den, eguna bukatzen denerako hodei gehiago sortuko dira eta euria bota dezake, barnealdean batez ere.




Erantzunak:
Ez dago erantzunik mezu honetan.
Iruzkin bat egin
Zure eposta ez da orrialdean erakutsiko.
Zure URL-a erakutsiko da.


authimage Zenbaki hauek idatzi, gizaki bat eta ez zerbitzua erabili nahi duen programa informatiko bat zarela egiaztatzeko.

Aukerak:
 
Lerro saltoak <br /> bihurtzen dira
(Izena, eposta & url-arentzako cookiak finkatu)

Blog honi buruz
Asteburuko eguraldia edo hurrengo egunetarako joera zein den jakin nahi? Hemen aurkituko dituzu iragarpenaren inguruko albisteak.
Azken erantzunak
Beste asteburu euritsu bat - Elder - 2008-06-08 12:56:11
Eguzkia lagun izango dugu maiatzeko zubian - iraia - 2008-05-01 11:20:53
Neguko eguraldia datozen egunetarako - --- - 2008-01-29 13:15:29
Asteburu eguzkitsua geurean - Mikel Goņi - 2008-01-20 17:24:54
120 km/h haize-boladak egon daitezkeela eta, alerta ezarri dute - jon - 2008-01-14 17:34:06
Atalak
Bilaketa
Iruzkin gehien jaso dituztenak
120 km/h haize-boladak egon daitezkeela eta, alerta ezarri dute (1)
Neguko eguraldia datozen egunetarako (1)
Asteburu eguzkitsua geurean (1)
Eguzkia lagun izango dugu maiatzeko zubian (1)
Beste asteburu euritsu bat (1)
Artxiboak
EiTBren beste blog batzuk
Esteka Interesgarriak
Blog hau sindikatu