Inprimatu Inprimatu    Castellano   
2007/03/28

Euriak sortutako egoerarik zailenak Nafarroan ematen ari dira eta hainbat bide itxi behar izan dituzte. Gainera, kamioi bat Bidasoa ibaira erori da Igantziko Bentetan eta gidaria zauritu egin da.

Nafarroan, botatzen ari den euria arazoak sortzen ari da errepideetan eta, hegoaldean, Kastejon eta Tudela arteko bidea (N-232) eta Pitillasetik Santa Klarara doana itxi behar izan dituzte. Lurralde horretako erdialdean, Tafalla eta Miranda Arga artekoa (NA-6140) ere itxita dago.

Gainera, Bideko Autobidean lur-jausiak gertatu dira Gares eta Mañeru artean. Iruñan, arazoak daude Landaben industrialdeko sarreran eta Udaltzaingoek ibilgailuak kendu dituzte Rotxapeako zubitik. Magdalenako bidea ere, itxi egin dute.

N-232 errepidean zuloak daude, Kortes aldera eta 88,5 eta 90,5 kilometro puntuetan, batez ere.

Istripua Igantziko Bentetan

Gainera, kamioi gidari bat larri zauritu da Igantziko Bentetatik hurbil gertatutako zirkulazio istripu batean, Guardia Zibilaren hitzetan.

01:00ak aldera gertatu da jazoera N-121-A errepidean. Ibilgailua bidetik irten da eta Bidasoa ibai ondoan erori da.

Gipuzkoan, istripu bat egon da turismo baten eta furgoneta baten artean, auto-ilarak sortuta N-1ean, Irunerako noranzkoan. Araban, kontuz ibiltzeko gomendatu du Ertzaintzak Trespuenteseko eta Villuelaseko sarreretan.




Erantzunak:
Ez dago erantzunik mezu honetan.
Iruzkin bat egin
Zure eposta ez da orrialdean erakutsiko.
Zure URL-a erakutsiko da.


authimage Zenbaki hauek idatzi, gizaki bat eta ez zerbitzua erabili nahi duen programa informatiko bat zarela egiaztatzeko.

Aukerak:
 
Lerro saltoak <br /> bihurtzen dira
(Izena, eposta & url-arentzako cookiak finkatu)

Blog honi buruz
Asteburuko eguraldia edo hurrengo egunetarako joera zein den jakin nahi? Hemen aurkituko dituzu iragarpenaren inguruko albisteak.
Azken erantzunak
Beste asteburu euritsu bat - Elder - 2008-06-08 12:56:11
Eguzkia lagun izango dugu maiatzeko zubian - iraia - 2008-05-01 11:20:53
Neguko eguraldia datozen egunetarako - --- - 2008-01-29 13:15:29
Asteburu eguzkitsua geurean - Mikel Goņi - 2008-01-20 17:24:54
120 km/h haize-boladak egon daitezkeela eta, alerta ezarri dute - jon - 2008-01-14 17:34:06
Atalak
Bilaketa
Iruzkin gehien jaso dituztenak
120 km/h haize-boladak egon daitezkeela eta, alerta ezarri dute (1)
Neguko eguraldia datozen egunetarako (1)
Asteburu eguzkitsua geurean (1)
Eguzkia lagun izango dugu maiatzeko zubian (1)
Beste asteburu euritsu bat (1)
Artxiboak
EiTBren beste blog batzuk
Esteka Interesgarriak
Blog hau sindikatu