Inprimatu Inprimatu    Castellano   
2007/03/27

Uholde arrisku handiena Antzin eta Lizarra artean dago. Araban, Zadorrako urtegien hustuketa "kezkagarria" izaten ari da.

Nafarroako Emergentzietako Agentziak aurrealerta egoera ezarri du, uholde arriskuagatik, Ega ibaiaren arroan. Azken egunetan euriteak izan dira bertan eta tenperatura igo denez, mendietako elurra urtzen hasi da.

Batez ere, Antzin eta Lizarra artean dago uholde arriskua, Nafarroako Gobernuak jakinarazi duenez, baita Urederraren ibaiadarrean ere, Lizarra parean.

Horregatik, inguru horretako egoeraren berri eman die Emergentzietako Agentziak, Suhiltzaileei, SOS Nafarroari, Foruzaingoari, errepideetako zerbitzuei eta Ega ibaiaren arroan dauden Udalei.

Araban, atzo arratsaldean hasi ziren Zadorrako urtegiak husten eta une honetan segundoko 30 metro kubiko inguru ari dira ateratzen. Alfonso Alonso Gasteizko alkateak adierazi duenez, egoera "kezkagarria" da, hori dela eta, "aurrealerta egoeran jarraituko dute, Zadorra ibaiak gainezka egin dezan". Ibai honetara, Ullibarritik ateratako ura iristen da.

Alonsoren esanetan, gutxienez ostiralera arte, euri asko egiten jarraituko du. Era berean, goizeko hamaiketan Ulibarriko urtegira segundoko 53 metro kubiko sartzen ari zirela azaldu du Gasteizko alkateak eta "honen edukiera orduko zentimetro erdi igotzen dela" gaineratu du.

Alonsok, Zadorra inguruko herrietan putzuak sortu direla onartu du, halere, normalean ere egon ohi direla zehaztu du.

Atzo hasi ziren urtegiak husten. Bilbo eta Gasteiz urez hornitzen dituen Urrunaga urtegiak ere egun batzuk daramatza ura isurtzen eta ur hau Barazarreko zentral elektrikoak erabiltzen du energia sortzeko. Dena dela, zentralak hartutako ura ez da nahikoa, urtegiaren maila jaisteko. Hori dela eta, nahitaezkoa da Ulibarriko goi-ibarretik ura ateratzea eta horrek, izua eragin du herritarren artean, uholdeen beldur direlako.






Erantzunak:
Ez dago erantzunik mezu honetan.
Iruzkin bat egin
Zure eposta ez da orrialdean erakutsiko.
Zure URL-a erakutsiko da.


authimage Zenbaki hauek idatzi, gizaki bat eta ez zerbitzua erabili nahi duen programa informatiko bat zarela egiaztatzeko.

Aukerak:
 
Lerro saltoak <br /> bihurtzen dira
(Izena, eposta & url-arentzako cookiak finkatu)

Blog honi buruz
Asteburuko eguraldia edo hurrengo egunetarako joera zein den jakin nahi? Hemen aurkituko dituzu iragarpenaren inguruko albisteak.
Azken erantzunak
Beste asteburu euritsu bat - Elder - 2008-06-08 12:56:11
Eguzkia lagun izango dugu maiatzeko zubian - iraia - 2008-05-01 11:20:53
Neguko eguraldia datozen egunetarako - --- - 2008-01-29 13:15:29
Asteburu eguzkitsua geurean - Mikel Goņi - 2008-01-20 17:24:54
120 km/h haize-boladak egon daitezkeela eta, alerta ezarri dute - jon - 2008-01-14 17:34:06
Atalak
Bilaketa
Iruzkin gehien jaso dituztenak
120 km/h haize-boladak egon daitezkeela eta, alerta ezarri dute (1)
Neguko eguraldia datozen egunetarako (1)
Asteburu eguzkitsua geurean (1)
Eguzkia lagun izango dugu maiatzeko zubian (1)
Beste asteburu euritsu bat (1)
Artxiboak
EiTBren beste blog batzuk
Esteka Interesgarriak
Blog hau sindikatu