Inprimatu Inprimatu    Castellano   
2007/03/27

AEBen azken azterketaren arabera, baliteke aldaketa horien ondorioz, desagertzeko zorian dauden zenbait espezie arriskuan egotea eta gizakiek eremu asko utzi behar izatea.

Egungo gune klimatiko asko eta asko erabat desagertuko dira 2100. urtean eta horien ordez, orain arte ezagutzen ez ziren klimak agertuko dira, AEBek gaur jakitera emandako azterketa baten arabera.

Proceedings of the National Academy of Sciences aldizkariko azken alean argitaratu duten txostenaren arabera, datorren mendean tropikoetako eta poloetako inguru garaietako klimetako asko desagertuko dira.

Wisconsin-Madisoneko eta Wyomingeko unibertsitateetako ikertzaileek egindako azterketaren arabera, baliteke tropikoetako eta azpitropikoetako inguruetako askok egun dituztenen bestelako klimak garatzea.

Besteak beste, populazio handiko inguruetan (Amerikako Estatu Batuetako hego-ekialdea, Asia hego-ekialdea eta Afrikako zenbait alde) eta biodibertsitateko inguru ezagun askotan (Amazonaseko oihana, esaterako) izango du eragin gehien.

Jack William Wisconsin-Madisoneko Unibertsitateko geografoaren esanetan, klima aldaketok berotegi efektuaren ondorio dira, atmosferara gero eta gas kutsatzaile gehiago jaurtitzen direlako.

Geografoaren ustez, inguru epeletan tenperatura altuagoak izango dira etorkizunean eta inguru hotzek ere klima epelagoak izango dituzte, beraz, egun ezagutzen ditugun sistemak erabat aldatuko dira.

Gas kutsatzaileen jaurtiketek eragingo dituzten aldaketa klimatikoak kalkulatzen dituzten eredu informatikoetan oinarritu dituzte aurreikuspenak Williamsek eta Wyomingeko Unibertsitateko bere kideek.

Eredu horien arabera, baliteke 2100. urterako lurrazalaren %48ko inguru klimatikoak desagertzea.

Baliteke 2100erako Lurraren %40ak klima berria izatea

Ordurako, baliteke Lurraren %40an klima berria izatea.

Ikertzaileen aurreikuspenen arabera, Gobernuen esfortzuei esker jaurtiketa kutsatzaileak murriztuta ere, planetaren %20an izango du eragina aldaketak.

Himalaietan, Filipinetan eta Afrika eta Hego Amerikako eskualdeetan dagoen animalia eta landare aberastasunarentzako desafio handia planteatzen du joera honek.

Baliteke aldaketok desagertzeko zorian dauden espezie batzuk arriskuan jartzea eta gizakiei eremu asko eta asko utzaraztea.

Desagertuko diren klimek poloetatik eta eskualde tropikaletatik hurbileko inguruetan izango omen dute eragina, Peruko eta Kolonbiako Andeak, Ertamerika eta Zanbia eta Angolako lur altuetan, besteak beste.




Erantzunak:
Ez dago erantzunik mezu honetan.
Iruzkin bat egin
Zure eposta ez da orrialdean erakutsiko.
Zure URL-a erakutsiko da.


authimage Zenbaki hauek idatzi, gizaki bat eta ez zerbitzua erabili nahi duen programa informatiko bat zarela egiaztatzeko.

Aukerak:
 
Lerro saltoak <br /> bihurtzen dira
(Izena, eposta & url-arentzako cookiak finkatu)

Blog honi buruz
Asteburuko eguraldia edo hurrengo egunetarako joera zein den jakin nahi? Hemen aurkituko dituzu iragarpenaren inguruko albisteak.
Azken erantzunak
Beste asteburu euritsu bat - Elder - 2008-06-08 12:56:11
Eguzkia lagun izango dugu maiatzeko zubian - iraia - 2008-05-01 11:20:53
Neguko eguraldia datozen egunetarako - --- - 2008-01-29 13:15:29
Asteburu eguzkitsua geurean - Mikel Goņi - 2008-01-20 17:24:54
120 km/h haize-boladak egon daitezkeela eta, alerta ezarri dute - jon - 2008-01-14 17:34:06
Atalak
Bilaketa
Iruzkin gehien jaso dituztenak
120 km/h haize-boladak egon daitezkeela eta, alerta ezarri dute (1)
Neguko eguraldia datozen egunetarako (1)
Asteburu eguzkitsua geurean (1)
Eguzkia lagun izango dugu maiatzeko zubian (1)
Beste asteburu euritsu bat (1)
Artxiboak
EiTBren beste blog batzuk
Esteka Interesgarriak
Blog hau sindikatu