![]() |
Arratia, Kadagua eta Zadorra ibaiek gora egin dute nabarmen azken orduotan eroritako euriengatik eta mendietako elurra urtzen ari delako. Langraitz Okan bigarren mailako bi errepide itxi behar izan dituzte.
Ertzaintzak zaintza maila berezia ezarriko du gaur Arratia, Kadagua eta Zadorra ibaien ibilguen inguruan, uholdeak gertatu daitezkeelako azken egunotan Euskal Herria astindu duen denboralearen eraginez.Kadaguak gainezka egin du pixka bat Alonsotegi eta Sodupe aldera, eta gauza bera gertatu da Nerbioi ibaiarekin, Arrankudiagan. Dena den, ondorioak ez dira larriak izan eta ura ez da errepidera heldu. Arratia eta Nerbioi ibaiak normaltasunez dabiltza, dagoeneko.
Bizkaian ere, Trabakuan (Mallabia), lur-jausia gertatu da eta, ondorioz, errei bat itxi behar izan dute Gipuzkoako noranzkoan.
Langraitz Okan Zadorra bere bidetik irten da urak bigarren mailako 4302 eta 3302 errepideak hartu ditu Villodas eta Trespuentes artean. Gasteizen, halaber, Lopidana inguruan errepidea urez bete da, Herrizaingo Sailetik adierazi dutenez.
Nafarroan, Foruzaingoak informatu duenez, ez du euria botatzen eta jadanik ez dago arazorik horren erruz. Araban, arreta mantentzen dute oraindik Zadorrako urtegian.
Eguraldia baretu da Euskal Herrian, eta dagoeneko ez dugu aparteko arazorik. Dena dela, euriak hartu dio lekukoa elurrari, eta gainera, azken egunotan pilatutako elurraren ondorioz, urtegiek eta ibaiek gainezka egin dezakete. Hori dela eta, uholdeen beldur dira hainbat tokitan.
Araban, Ulibarriko eta Urrunagako urtegiak %78,4an daude, duela bi hilabete baino bi aldiz beteago. Datozen egunotan, gainezka egin dezakete, azken egunotan pilatutako elurra urtzen joan ahala. Gainera, aurreikuspenek arabera, gogotik ariko du euria; hain justu azken hiru egunetan 75 litro bota ditu metro koadroko.
Bizkaiko eta Arabako urtegiak kudeatzen dituen elkarteko arduradunek ez dute oraingoz urtegia husteko asmorik. Halere, segurtasun muga gainditzear dela (30 hektometro kubiko falta dira muga hori gainditzeko) ohartarazi dute.
Euskalmeten iragarpenen arabera, gaur (larunbata) eguraldia hodei eta euriarekin mantenduko da, goizean bereziki. Goizean zerua oso hodeitsu egongo da eta euria egingo du, kantauri isurialdean bereziki. Elur-kota 1000 m inguruan kokatuko da. Arratsaldean, poliki-poliki atertzen joango da. Ipar-mendebaldeko haize ahul-bizia ibiliko da. Tenperaturaren aldetik aldaketa gutxi espero da, maximoak kostaldean 12 ºC-ren bueltan ibiliko dira eta 8-9 ºC bitartean gainerako lekuetan.
Biharko (igandea), berriz, hobekuntza espero da, txikia bada ere. Zeruan hodeiak egongo dira, azken orduetan bereziki, baina gainerako orduetan hodeiak eta ostarteak tartekatuko dira. Goizaldean hotz egingo du eta barnealdean izozteak izango dira. Ekialdeko haize ahul-bizia ibiliko da. Tenperaturari dagokionez, aldaketa gutxi, hori bai, minimoak jaitsiko dira.
Eguzkia lagun izango dugu maiatzeko zubian - iraia - 2008-05-01 11:20:53
Neguko eguraldia datozen egunetarako - --- - 2008-01-29 13:15:29
Asteburu eguzkitsua geurean - Mikel Goņi - 2008-01-20 17:24:54
120 km/h haize-boladak egon daitezkeela eta, alerta ezarri dute - jon - 2008-01-14 17:34:06
Berotea (1)
Bitxikeriak (2)
Eguraldiaren iragarpena (144)
Elurra (9)
Euria (21)
Lehortea (1)
Trafikoa (17)
Neguko eguraldia datozen egunetarako (1)
Asteburu eguzkitsua geurean (1)
Eguzkia lagun izango dugu maiatzeko zubian (1)
Beste asteburu euritsu bat (1)
Iraila 2008 (16)
Abuztua 2008 (11)
Uztaila 2008 (11)
Ekaina 2008 (10)
Maiatza 2008 (10)
Apirila 2008 (9)
Martxoa 2008 (9)
Otsaila 2008 (3)
Urtarrila 2008 (13)
Abendua 2007 (15)
Iraila 2007 (3)

Inprimatu





