![]() |
Espainiako Meteorologia Institutuak Nafarroako Larrialdietarako Agentzia ohartarazi duenez, Pirinioetan elur-jausiak egoteko arriskua oso handia da, 1etik 5etarako eskalan, bostekoa, hain zuzen ere.

Larrialdietarako zerbitzuak, suhiltzaileak eta Nafarroako Mendi Federazioa jakinaren gainean daude.
Nafarroako Gobernuak eski estazioetatik kanpo ez eskiatzeko aholkatu du, baita mendi-kirolak (mendizeharko eskia, eskalada,…) ekiditea ere. Horretaz gainera, edozein irteera egin aurretik eguraldiaren iragarpena kontsultatzea gomendatzen du.
Elur-jausiak ondoko egoeratan dira, batez ere, arriskutsuak:
Aldapa leunetan, arbolarik eta harkaitzik ez daudenean, elurra gogotik egiten duenean eta tenperaturak 0º ingurukoak direnean.
Elur-denboralearen ostean haizete gogorrak sor daitezke eta, ondorioz, pikuetan pilatutako elurra erortzea errazagoa da.
Elurra zapaltzerakoan forma ondulatuak sortzen badira.
Gomendioak, elur-jausien aurrean
Nafarroako Larrialdietarako Agentziak ondoko neurriak gomendatzen ditu elur-jausi batean harrapatuta geratuz gero:
Alboetatik irteten saiatzea eta, elur-jausiak arrastatuta eramanez gero, ekipaia, motxila, makila… bertan utzi.
Besoak igerian egongo bazina bezala mugitzea, bidea egiten saiatuz. Elur azpian ahoa eta sudurra babestea komeni da.
Elur-jausia gelditzen denean, indarrez mugitu behar da inguruan espazio librea sortuta, arnasa hartu ahal izateko eta irteten saiatzeko.
Elur-jausi bat ikusi eta biktimarik dagoela jakinez gero, ahalik eta azkarren jardutea ezinbestekoa da; izan ere, gehienak itota hiltzen dira.
Nolanahi ere, beharrezkoa da SOS Nafarroa-112 zerbitzura deitzea laguntza eskatzeko. Oso garrantzitsua da biktimak azkeneko aldiz non ikusi dituzun esatea eta zein ibilbide egiten ari ziren aipatzea.
Eguzkia lagun izango dugu maiatzeko zubian - iraia - 2008-05-01 11:20:53
Neguko eguraldia datozen egunetarako - --- - 2008-01-29 13:15:29
Asteburu eguzkitsua geurean - Mikel Goņi - 2008-01-20 17:24:54
120 km/h haize-boladak egon daitezkeela eta, alerta ezarri dute - jon - 2008-01-14 17:34:06
Berotea (1)
Bitxikeriak (2)
Eguraldiaren iragarpena (144)
Elurra (9)
Euria (21)
Lehortea (1)
Trafikoa (17)
Neguko eguraldia datozen egunetarako (1)
Asteburu eguzkitsua geurean (1)
Eguzkia lagun izango dugu maiatzeko zubian (1)
Beste asteburu euritsu bat (1)
Iraila 2008 (16)
Abuztua 2008 (11)
Uztaila 2008 (11)
Ekaina 2008 (10)
Maiatza 2008 (10)
Apirila 2008 (9)
Martxoa 2008 (9)
Otsaila 2008 (3)
Urtarrila 2008 (13)
Abendua 2007 (15)
Iraila 2007 (3)

Inprimatu





