Inprimatu Inprimatu    Castellano   
2007/03/23

Adituen arabera, azken egunotan pilatutako elurra apurka-apurka urtzeak eta datozen egunetan egingo duen euriak urtegiek eta ibaiek gora egitea eragingo dute.

Eguraldia baretu da Euskal Herrian, eta dagoeneko ez dugu aparteko arazorik.

Dena dela, euriak hartu dio lekukoa elurrari, eta gainera, azken egunotan pilatutako elurraren ondorioz, urtegiek eta ibaiek gainezka egin dezakete. Hori dela eta, uholdeen beldur dira hainbat tokitan.

Araban, Ulibarriko eta Urrunagako urtegiak %78,4an daude, duela bi hilabete baino bi aldiz beteago. Datozen egunotan, gainezka egin dezakete, azken egunotan pilatutako elurra urtzen joan ahala. Gainera, aurreikuspenek arabera, gogotik ariko du euria; hain justu azken hiru egunetan 75 litro bota ditu metro koadroko.

Bizkaiko eta Arabako urtegiak kudeatzen dituen elkarteko arduradunek ez dute oraingoz urtegia husteko asmorik. Halere, segurtasun muga gainditzear dela (30 hektometro kubiko falta dira muga hori gainditzeko) ohartarazi dute.

Bilbon ere ibaia gainezka zegoen asteartean, Jose Garia Alkizak Zu Kazetarira igorritako bideoan agertzen den bezala.

<b>Euskalmeten iragarpena </b>

Gaur euria eta ipar-mendebaldeko haizea izango dugu. Zerua oso hodeitsu egongo da eta prezipitazio arin-ertainak botako ditu, Bizkaia eta Gipuzkoan bereziki eta bertan iraunkorrak izango dira. Elur-kota 1000-1200 m inguruan kokatuko da azken orduetan. Ipar-mendebaldeko haize ahul-bizia ibiliko da, bolada gogorrekin, kostaldean eta mendi inguruetan. Tenperatura maximoak igoko dira eta kostaldean 11-12 ºC-ren inguruan kokatuko dira, eta 6-8 ºC-ren bueltan barnealdean.

Larunbatean eguraldia hodei eta euriarekin mantenduko da, goizean bereziki. Goizean zerua oso hodeitsu egongo da eta euria egingo du, kantauri isurialdean bereziki. Elur-kota 1000 m inguruan kokatuko da. Arratsaldean, poliki-poliki atertzen joango da. Ipar-mendebaldeko haize ahul-bizia ibiliko da. Tenperaturaren aldetik aldaketa gutxi espero da, maximoak kostaldean 12 ºC-ren bueltan ibiliko dira eta 8-9 ºC bitartean gainerako lekuetan.

Igandean hobekuntza txiki bat izango dugu. Zeruan hodeiak egongo dira, azken orduetan bereziki, baina gainerako orduetan hodeiak eta ostarteak tartekatuko dira. Goizaldean hotz egingo du eta barnealdean izozteak izango dira. Ekialdeko haize ahul-bizia ibiliko da. Tenperaturari dagokionez, aldaketa gutxi, hori bai, minimoak jaitsiko dira.

Bidali eguraldiko argazkiak eitb.com-en Eguraldiblogera.




Erantzunak:
Ez dago erantzunik mezu honetan.
Iruzkin bat egin
Zure eposta ez da orrialdean erakutsiko.
Zure URL-a erakutsiko da.


authimage Zenbaki hauek idatzi, gizaki bat eta ez zerbitzua erabili nahi duen programa informatiko bat zarela egiaztatzeko.

Aukerak:
 
Lerro saltoak <br /> bihurtzen dira
(Izena, eposta & url-arentzako cookiak finkatu)

Blog honi buruz
Asteburuko eguraldia edo hurrengo egunetarako joera zein den jakin nahi? Hemen aurkituko dituzu iragarpenaren inguruko albisteak.
Azken erantzunak
Beste asteburu euritsu bat - Elder - 2008-06-08 12:56:11
Eguzkia lagun izango dugu maiatzeko zubian - iraia - 2008-05-01 11:20:53
Neguko eguraldia datozen egunetarako - --- - 2008-01-29 13:15:29
Asteburu eguzkitsua geurean - Mikel Goņi - 2008-01-20 17:24:54
120 km/h haize-boladak egon daitezkeela eta, alerta ezarri dute - jon - 2008-01-14 17:34:06
Atalak
Bilaketa
Iruzkin gehien jaso dituztenak
120 km/h haize-boladak egon daitezkeela eta, alerta ezarri dute (1)
Neguko eguraldia datozen egunetarako (1)
Asteburu eguzkitsua geurean (1)
Eguzkia lagun izango dugu maiatzeko zubian (1)
Beste asteburu euritsu bat (1)
Artxiboak
EiTBren beste blog batzuk
Esteka Interesgarriak
Blog hau sindikatu