Inprimatu Inprimatu    Castellano   
2007/03/21

Gipuzkoan, ia ezinezkoa izan da autobus-zerbitzua bermatzea Tolosaldean, Azkoitian, Goierrialdean, Aretxabaletan, Urretxun eta Antzuolan.

Bilbao-Gasteiz ibilbidea egiten duten autobusek, Deba Garaitik eta Urolatik doazenek, Donostia Arrasaterekin lotzen dutenek eta Eibar-Iruña ibilbidea egiten dutenek ez dute gaur zerbitzurik eskaini.


Ibilbide luzekoek, batez ere Bizkaia Mesetarekin, Errioxarekin eta Nafarroarekin lotzen dituztenek, arazo ugari izan dituzte.

Bilbo-Donostia ibilbidea egiten duten Pesa konpainiako autobusak arazorik gabe ari dira A-8 autobidetik. Traba gehiago daude Gipuzkoako hainbat herritatik igarotzeko eta, horregatik, zerbitzua etenda dago zenbait tokitan.

EuskoTrenek jakinarazi duenez, Gipuzkoan hainbat autobus-zerbitzu bertan behera utzi ditu: Zumaia-Zumarraga-Ospitalea, Eibar–Soraluze–Mendaroko Ospitalea, Mallabia– Deba–Ondarroa eta Eibarko herri barruko (Udalbus) zerbitzua.

Trenei dagokienez, Renfek jakinarazi duenez, urrutiko trenak arazorik gabe ari dira, baina ez dago eskualdeko zerbitzurik. Metro Bilbaok ere eragozpenak izan ditu eta Urduliz eta Plentzia arteko zerbitzua etenda egon da 45 minutuz, ibilbide zati horretan katenariaren kable bat apurtu ondoren.

Nafarroak ez du atzokoa bezalako eragoera nahasirik, baina elurra urtzen ari denez, uholdeen beldur dira orain.

Itsasoa ere, zakar

Bilboko Portuan arazorik gabe ari dira ibilgailuak, baina bederatzi bat itsasontzi portuan daude amarratuta, itsasoa noiz baretuko zain.Denboraleak Bilbao-Inglaterra ibilbidea egiten duen ferryan ere eragozpenak egin ditu, eta lau orduko atzerapenaz iritsi da.

Bizkaiko baxurako ontziak (115) portuan gelditu behar izan dira gaur ere, hirugarren egunez.


Erantzunak:
Ez dago erantzunik mezu honetan.
Iruzkin bat egin
Zure eposta ez da orrialdean erakutsiko.
Zure URL-a erakutsiko da.


authimage Zenbaki hauek idatzi, gizaki bat eta ez zerbitzua erabili nahi duen programa informatiko bat zarela egiaztatzeko.

Aukerak:
 
Lerro saltoak <br /> bihurtzen dira
(Izena, eposta & url-arentzako cookiak finkatu)

Blog honi buruz
Asteburuko eguraldia edo hurrengo egunetarako joera zein den jakin nahi? Hemen aurkituko dituzu iragarpenaren inguruko albisteak.
Azken erantzunak
Beste asteburu euritsu bat - Elder - 2008-06-08 12:56:11
Eguzkia lagun izango dugu maiatzeko zubian - iraia - 2008-05-01 11:20:53
Neguko eguraldia datozen egunetarako - --- - 2008-01-29 13:15:29
Asteburu eguzkitsua geurean - Mikel Goņi - 2008-01-20 17:24:54
120 km/h haize-boladak egon daitezkeela eta, alerta ezarri dute - jon - 2008-01-14 17:34:06
Atalak
Bilaketa
Iruzkin gehien jaso dituztenak
120 km/h haize-boladak egon daitezkeela eta, alerta ezarri dute (1)
Neguko eguraldia datozen egunetarako (1)
Asteburu eguzkitsua geurean (1)
Eguzkia lagun izango dugu maiatzeko zubian (1)
Beste asteburu euritsu bat (1)
Artxiboak
EiTBren beste blog batzuk
Esteka Interesgarriak
Blog hau sindikatu