![]() |
2007/03/21
Araba, batez ere Gasteiz, astindu ditu gogorren ekaitzak. Horrez gain, argindar-horniduran arazoak daude eta Forondako aireportuan hainbat hegaldi bertan behera utzi dituzte.
Suhiltzaileek jo eta su jardun dute gaur Euskal Herrian, eta batez ere Araba astintzen ari den denboraleak arazo ugari ekarri ditu euskal errepideetara baina trabak ez dira horretara mugatu.

EAEko aireportuetan Foronda da kaltetuena. Atzerapenak izan dira Madril eta Bartzelona jomuga zuten hegaldietan eta Ryanair konpainiako hegaldi bat Gasteizera barik, Santanderrera bideratu dute.
Argindar-horniduran ere arazoak daude. Besteak beste, Ermuan, Abadiñon, Kanpezun, Arana Haranean, Arabako Errioxan, Beasainen, Olaberian eta Pirinioetan etenak izan dituzte.
Gasteizko hirigunean ez da giro. Jausitako elur kopuru handiaren ondorioz, autobus-geltokien teilatuak erori dira eta lurrera jausitako arbolak daude edonon. Ondorioz, Vicente Abreu gunean kalteak izan dituzte hainbat ibilgailuk. Horrez gain, Mendizorrotzako tenis pistako teilatua hondoratu da, pilatutako elur kantitate handia dela eta.
Eskolei dagokionez, 11 zentro itxi behar izan dituzte, gehienak Araban, eta Gipuzkoako eskola-garraioan arazoak eta atzerapenak izan dituzte, Hezkuntza Sailak jakinarazi duenez.
Araban honako eskolak itxi dituzte: Gorbeia (Gopegi), Ibernalo Ikastola (Campezo), Izarra (Urkabuztaiz), Barandiaran (Iruña Oka), Lope de Larrea Ikastola (Agurain), Maestu (Maestu), Virgen de Oro (Murgia) eta Aniturri (Agurain), Campezo eta Laguardia institutuak.
Bizkaian, Otxandioko eskola zarratu dute gaur (atzo ere arazoak izan zituzten). Muxikan arazoak izan dituzte garraioarekin. Horrez gain, Bizkaiko Gurutze Gorriak Dimako gainean harrapatuta zeuden ume talde bat erreskatatu behar izan du.
Karrantzako Concha eskolan trabak izan dituzte autobusek eta ikasle ugari ez dira eskolara joan.
Gipuzkoan, leku askotan izan dituzte arazoak, batez ere gune garaietan. Hala, Tolosaldean ezin izan dituzte Amezketako, Orexako, Gazteluko eta Urkizuko ikasleak jaso. Azkoitian ere ez da garraio-zerbitzurik izan gune altuetan.
Goierrin, ez da zerbitzurik izan Gaizan, Altzagan eta Aian. Aretxabaletan, baserrietan bizi diren ikasleak etxean geratu behar izan dira. Urretxun institutura heldu ezinda ibili dira eta Antzuolan ere arazo ugari izan dira.
Erantzunak:
Ez dago erantzunik mezu honetan.
Iruzkin bat egin
Blog honi buruz
Azken erantzunak
Beste asteburu euritsu bat - Elder - 2008-06-08 12:56:11
Eguzkia lagun izango dugu maiatzeko zubian - iraia - 2008-05-01 11:20:53
Neguko eguraldia datozen egunetarako - --- - 2008-01-29 13:15:29
Asteburu eguzkitsua geurean - Mikel Goņi - 2008-01-20 17:24:54
120 km/h haize-boladak egon daitezkeela eta, alerta ezarri dute - jon - 2008-01-14 17:34:06
Eguzkia lagun izango dugu maiatzeko zubian - iraia - 2008-05-01 11:20:53
Neguko eguraldia datozen egunetarako - --- - 2008-01-29 13:15:29
Asteburu eguzkitsua geurean - Mikel Goņi - 2008-01-20 17:24:54
120 km/h haize-boladak egon daitezkeela eta, alerta ezarri dute - jon - 2008-01-14 17:34:06
Atalak
Aldaketa klimatikoa (40)
Berotea (1)
Bitxikeriak (2)
Eguraldiaren iragarpena (144)
Elurra (9)
Euria (21)
Lehortea (1)
Trafikoa (17)
Berotea (1)
Bitxikeriak (2)
Eguraldiaren iragarpena (144)
Elurra (9)
Euria (21)
Lehortea (1)
Trafikoa (17)
Bilaketa
Iruzkin gehien jaso dituztenak
120 km/h haize-boladak egon daitezkeela eta, alerta ezarri dute (1)
Neguko eguraldia datozen egunetarako (1)
Asteburu eguzkitsua geurean (1)
Eguzkia lagun izango dugu maiatzeko zubian (1)
Beste asteburu euritsu bat (1)
Neguko eguraldia datozen egunetarako (1)
Asteburu eguzkitsua geurean (1)
Eguzkia lagun izango dugu maiatzeko zubian (1)
Beste asteburu euritsu bat (1)
Artxiboak
Urria 2008 (5)
Iraila 2008 (16)
Abuztua 2008 (11)
Uztaila 2008 (11)
Ekaina 2008 (10)
Maiatza 2008 (10)
Apirila 2008 (9)
Martxoa 2008 (9)
Otsaila 2008 (3)
Urtarrila 2008 (13)
Abendua 2007 (15)
Iraila 2007 (3)
Iraila 2008 (16)
Abuztua 2008 (11)
Uztaila 2008 (11)
Ekaina 2008 (10)
Maiatza 2008 (10)
Apirila 2008 (9)
Martxoa 2008 (9)
Otsaila 2008 (3)
Urtarrila 2008 (13)
Abendua 2007 (15)
Iraila 2007 (3)
EiTBren beste blog batzuk
Esteka Interesgarriak
Blog hau sindikatu

Inprimatu





