Inprimatu Inprimatu    Castellano   
2007/03/21

Denboralearen eraginez, uneoro arazoak sortzen ari dira euskal errepideetan. Eguraldiak eragindako arazoen inguruan irudirik edo bideorik baduzu, bidaliguzu eguraldiblog erremintara.

Istripu txiki ugari, mendateak zirkulaziora itxita eta murrizketak kamioentzat. Horiexek dira EAEko eta Nafarroako errepideetan protagonistak.


Azken orduetan eguraldiak okerrera egin du nabarmen eta horregatik, kontuz gidatzeko eta beharrezkoa ez den bitartean, autoa ez hartzeko gomendatu dute.

Sare nagusia

Auto-ilarak daude N-1 errepidean, San Millan parean, Irungo noranzkoan, istripua izan delako. Errei bat itxita dago.


N-1 errepidean, Etxegaraten, zirkulazioa oso geldoa da eta ilarak daude. Horrez gain, itxita dago ibilgailu artikulatuentzat.

N-1ean kateak behar dira Araba eta Nafarroa artean.

AP-68 itxita dago artikulatuentzat.

Altube itxita dago kamioientzat.

AP-1 itxitadago kamioientzat.

N-240, Legution, itxita dago kamioi artikulatuentzat.

Barazarren, errepide horretan bertan, autoek kateak behar dituzte eta itxita dago gainerako ibilgailuentzat.

Azazetan kateak behar dituzte autoek eta itxita dago gainerako ibilgailuentzat.

N-622 errepidean kateak behar dituzte ibilgailu guztiek.

A-15, Gipuzkoako tartean, itxita dago kamioi artikulatuentzat.

Nafarroan kateak behar dira Urkiagako mendatean, N-138n.

A-8n, Kantabriarako noranzkoan, errei bi itxita daude Sabino Aranako irteeran eta auto-ilarak daude. Galdakaon, Usansolo parean, bost ibilgailuk istripua izan dute eta auto-ilara luzeak daude Donostiarako noranzkoan.

N-637n, Txorierriko korridorean, Lezama parean, auto-ilara luzeak daude bi noranzkoetan.

A-63 errepidean, Gipuzkoa eta Lapurdi arteko mugan, auto-ilarak daude Ertzaintzak ez baitie kamioiei EAEn sartzen uzten.

Horrez gain, Bernedoko, Herrerako eta Opakuako mendateak itxita daude.

Burgosera joatea, kamioientzat galarazita

Eusko Jaurlaritzaren Trafiko Zuzendaritzak Burgoserako bidean doazen kamioien zirkulazioa behin behinean debekatzea agindu du, balizko kolapsoak ekiditeko, Burgoseko errepideetan elur-denboraleak eragin dituen arazoak direla eta. Gutxienez, 08:00ak arte egongo da indarrean.

Bigarren mailako errepideak

Nafarroan, NA-5500 itxita dago, kamioi bat bidean gurutzatuta geratu da eta.

Bizkaian, Urkiolan autoek kateak behar dituzte eta gainerako ibilgailuentzat itxita dago.

Nafarroan, itxita daude Larrateko, Belaguako eta Orokietako mendateak.

Horrez gain, kateak behar dira ondorengo tokietan:

-Lizarragako mendatean.

-Lergako gainean.

-Artesiagako mendatean.

-Aibarreko gainean.

-Etxauriko mendatean.

-Urbasako mendatean.

Egozkueko mendatean.

-Ujueko gainean.

Errepideei buruzko informazioa

Zirkulazioaz edota errepideen egoeraz informazioa lortzeko bi telefono-zenbaki dituzte erabiltzaileek: EAEn: 902 112 088. Nafarroan: 900 400 100. Jaurlaritzako Trafiko Zuzendaritzaren webgunea ere kontsulta daiteke.

Eguraldiak eragindako arazoen inguruan irudirik edo bideorik baduzu, bidaliguzu eguraldiblog erremintara.

 




Erantzunak:
Ez dago erantzunik mezu honetan.
Iruzkin bat egin
Zure eposta ez da orrialdean erakutsiko.
Zure URL-a erakutsiko da.


authimage Zenbaki hauek idatzi, gizaki bat eta ez zerbitzua erabili nahi duen programa informatiko bat zarela egiaztatzeko.

Aukerak:
 
Lerro saltoak <br /> bihurtzen dira
(Izena, eposta & url-arentzako cookiak finkatu)

Blog honi buruz
Asteburuko eguraldia edo hurrengo egunetarako joera zein den jakin nahi? Hemen aurkituko dituzu iragarpenaren inguruko albisteak.
Azken erantzunak
Beste asteburu euritsu bat - Elder - 2008-06-08 12:56:11
Eguzkia lagun izango dugu maiatzeko zubian - iraia - 2008-05-01 11:20:53
Neguko eguraldia datozen egunetarako - --- - 2008-01-29 13:15:29
Asteburu eguzkitsua geurean - Mikel Goņi - 2008-01-20 17:24:54
120 km/h haize-boladak egon daitezkeela eta, alerta ezarri dute - jon - 2008-01-14 17:34:06
Atalak
Bilaketa
Iruzkin gehien jaso dituztenak
120 km/h haize-boladak egon daitezkeela eta, alerta ezarri dute (1)
Neguko eguraldia datozen egunetarako (1)
Asteburu eguzkitsua geurean (1)
Eguzkia lagun izango dugu maiatzeko zubian (1)
Beste asteburu euritsu bat (1)
Artxiboak
EiTBren beste blog batzuk
Esteka Interesgarriak
Blog hau sindikatu