Inprimatu Inprimatu    Castellano   
2007/03/21

Herrizaingo Sailak A-68 autobidea ixtea erabaki zuen hainbat kamioi izotzaren eraginez bidean gurutzatuta gelditu ondoren. Hamarnaka gidarik orduak eman zituzten beren autoetatik irten ezinik.



Euskal Herrian astelehenetik bizi dugun hotz eta elur denboraleak arazo ugari eragin ditu lehen eta bigarren mailako errepide sarean. Altuben hainbat gidari A-68 autobidetik irten ezinik geratu ziren atzo gauean lau orduz.



Problemak, atzo asteartea, azken orduan hasi ziren. Bidean pilatutako elurrak eta izotzak zenbait kamioi gurutzatuta gelditzea eragin zuten. Orduan, Eusko Jaurlaritzaren Herrizaingo Sailak zirkulazioa etetea erabaki zuen Aretako (Laudio) ordainsarian, Gasteizko noranzkoan.

Baina atzoko egunean ezbeharrak jazo ziren trenbide sarean ere. Ez zen trenik egon Burgos eta Altsasu arteko bidean. Gaur, asteazkena, gauza bera gertatu da Gasteiztik Madrilera eta Iruñara doazen trenekin.

Gainera, eragozpenak izan ziren Hondarribiako aireportuan eta hogei bat hegaldi bertan behera gelditu ziren.

Itsasoan ere giro nahasia da nagusi. Ekaitzek eta haizeteak olatu handiak ekarri ditu kostaldera. Hori dela eta, euskal ontziteria portuan lotuta eman zuen atzoko eguna eta gaurkoa ere modu berean igarotzea espero da.

 




Erantzunak:
Ez dago erantzunik mezu honetan.
Iruzkin bat egin
Zure eposta ez da orrialdean erakutsiko.
Zure URL-a erakutsiko da.


authimage Zenbaki hauek idatzi, gizaki bat eta ez zerbitzua erabili nahi duen programa informatiko bat zarela egiaztatzeko.

Aukerak:
 
Lerro saltoak <br /> bihurtzen dira
(Izena, eposta & url-arentzako cookiak finkatu)

Blog honi buruz
Asteburuko eguraldia edo hurrengo egunetarako joera zein den jakin nahi? Hemen aurkituko dituzu iragarpenaren inguruko albisteak.
Azken erantzunak
Beste asteburu euritsu bat - Elder - 2008-06-08 12:56:11
Eguzkia lagun izango dugu maiatzeko zubian - iraia - 2008-05-01 11:20:53
Neguko eguraldia datozen egunetarako - --- - 2008-01-29 13:15:29
Asteburu eguzkitsua geurean - Mikel Goņi - 2008-01-20 17:24:54
120 km/h haize-boladak egon daitezkeela eta, alerta ezarri dute - jon - 2008-01-14 17:34:06
Atalak
Bilaketa
Iruzkin gehien jaso dituztenak
120 km/h haize-boladak egon daitezkeela eta, alerta ezarri dute (1)
Neguko eguraldia datozen egunetarako (1)
Asteburu eguzkitsua geurean (1)
Eguzkia lagun izango dugu maiatzeko zubian (1)
Beste asteburu euritsu bat (1)
Artxiboak
EiTBren beste blog batzuk
Esteka Interesgarriak
Blog hau sindikatu