Inprimatu Inprimatu    Castellano   
2007/03/20
A-15a itxita dute oraindik kamioiek, eta debekua 24 ordu gehiagoz egongo da indarrean.

Denboraleak arazo ugari sortu ditu euskal errepideetan. Elurrak eta euriak sortu dituzte traba gehien.

Errepide sare nagusia

AP-15 (Leitzarango autobidea): itxita kamioentzat. N-121-A errepidetik bideratzen dituzte (24 ordu gehiagoz izango da indarrean neurria).

Barazar (N-240): itxita ibilgailu mota guztientzat.

Urkiaga (N-138-Nafarroa): itxita ibilgailu mota guztientzat.

A-I, AP-68 eta N-1 (Araba): kamioiak ezin dira Burgoseko noranzkoan ibili, Burgoseko Guardia Zibilak hala eskatuta.

Bigarren mailako errepideak

Urduña, Herrera eta Bernedo (Araba) eta Elgeta (Gipuzkoa): itxita ibilgailu mota guztientzat.

Urkiolako mendatea: kamioentzat itxita, autoek kateak behar dituzte.

Opakua, Altube, Barrerilla eta Contrasta (Araba): kateak behar dira ibiltzeko.

N-634 (Zarautz eta Zumaia artean): itxita, olatu handiak baitaude.

Laza (NA-140), Artesiana (NA-174), Belagua (NA-1370), Egozkue (NA-2520) eta Orokieta (NA-4114): itxita ibilgailu mota guztientzat.

Lizarraga (NA-140), Jaurrieta, bi Abaurreak (NA 140), Lergako gaina (NA-132), Ezkurra (NA-170), Coronas (NA-214), Aibarreko gaina (NA-534), Uxue (NA-5310), Etxauri (NA-700) eta Urbasa (NA-178): kateak behar dira.

Errepideei buruzko informazioa

Zirkulazioaz edota errepideen egoeraz informazioa lortzeko bi telefono-zenbaki dituzte erabiltzaileek:

EAEn: 902 112 088
Nafarroan: 900 400 100

Jaurlaritzako Trafiko Zuzendaritzaren webgunea ere kontsulta daiteke.

Eguraldiak eragindako arazoen inguruan irudirik edo bideorik baduzu, bidaliguzu zuKZri erremintara.



Erantzunak:
Ez dago erantzunik mezu honetan.
Iruzkin bat egin
Zure eposta ez da orrialdean erakutsiko.
Zure URL-a erakutsiko da.


authimage Zenbaki hauek idatzi, gizaki bat eta ez zerbitzua erabili nahi duen programa informatiko bat zarela egiaztatzeko.

Aukerak:
 
Lerro saltoak <br /> bihurtzen dira
(Izena, eposta & url-arentzako cookiak finkatu)

Blog honi buruz
Asteburuko eguraldia edo hurrengo egunetarako joera zein den jakin nahi? Hemen aurkituko dituzu iragarpenaren inguruko albisteak.
Azken erantzunak
Beste asteburu euritsu bat - Elder - 2008-06-08 12:56:11
Eguzkia lagun izango dugu maiatzeko zubian - iraia - 2008-05-01 11:20:53
Neguko eguraldia datozen egunetarako - --- - 2008-01-29 13:15:29
Asteburu eguzkitsua geurean - Mikel Goņi - 2008-01-20 17:24:54
120 km/h haize-boladak egon daitezkeela eta, alerta ezarri dute - jon - 2008-01-14 17:34:06
Atalak
Bilaketa
Iruzkin gehien jaso dituztenak
120 km/h haize-boladak egon daitezkeela eta, alerta ezarri dute (1)
Neguko eguraldia datozen egunetarako (1)
Asteburu eguzkitsua geurean (1)
Eguzkia lagun izango dugu maiatzeko zubian (1)
Beste asteburu euritsu bat (1)
Artxiboak
EiTBren beste blog batzuk
Esteka Interesgarriak
Blog hau sindikatu