![]() |
2007/03/19
Bestalde, A-15 autobidea kamioiei itxiko diete, 20:00etatik aurrera. Arratsaldean lagun bat zendu da Legution izandako auto-istripuan.

Iragarrita zegoen bezala, elurra eta haizea izan dira gaurko protagonista nagusiak eta horrek eragina izan du errepideetan.
Azken orduotan erori den elurraren ondorioz lau mendate itxi dituzte Nafarroan, horietako bat lehen mailako errepidean, eta beste mendate baten derrigorrezkoa da kateak erabiltzea, Gobernu foralak ohar batean jakinarazi duenez.
18:00etan ondoko mendateak itxi dituzte: Urkiaga, N-138 errepidean; Artesiaga, NA-174 errepidean; Belate, 12. kilometrotik aurrera (N-1370); eta Egozkue, NA-2520 errepidean. Bestalde, Ezkurrako mendatean (NA-170) kateak behar dira.
EAEn, berriz, mendate guztiak zirkulazioari irekita daude (19:00etan), Ertzaintzak eitb24.com-i jakitera eman dionez. Alabaina, arratsaldean zehar izan diren ezbeharrek zirkulazioa zaildu dute.
Etxegarateko mendatean bi errei itxi dituzte Gasteizko noranzkoan; A-8 autobidean, Donostian eta Bilborako noranzkoan, errei bat itxita dago; A-15ean, Berastegi parean, errei bat itxi dute Iruñarako bidean. Horretaz gainera, A-8 autobidean, Durango eta Eibar artean, elur bustia ari du, eitb24.com-ek jakin ahal izan duenez.
Deskargako mendatean (Gipuzkoa), bidea garbi dago, baina bazterretan elurra pilatu da eta elurra kentzeko makinak prest dauden edozein unetan lanean hasteko.
Trabakuako mendatean (Bizkaia), berriz, auto-ilarak sortu dira elurra kentzeko makinak lanean ari direlako.
Bestalde, arratsaldeko istripurik larriena Legution (Araba) gertatu da. Ibilgailu bat errepidetik atera eta Urrunagako urtegira erori da. Ezbeharraren ondorioz barruan zihoan gizonezkoa hil da.
A-15 autobidea kamioiei itxita, 20:00etaik aurrera
Eguraldiak okerrera egingo duela eta, A-15 autobidea artikulatutako kamioientzat itxita egongo da 20:00etatik aurrera, arratsaldean gogotik egingo ei baitu elurra. Horregatik, eta ibilgailu astunok blokeatuta gera ez daitezen, zirkulaziora itxiko diete autobidea (N-1 errepidetik bideratuko dituzte). Neguko Bideragarritasun Planaren baitan hartutako erabakia da hori.
Horrez gain, mendateetan elurra hastean, ibilgailu orok debekatuta izango du aurreratzea. Bi errei baino gehiagoko errepideetan (sare nagusikoak) ere jarriko da indarrean debeku hori. Neurria gidariei jakinarazteko, lanetako seinaleak jarri eta argi-panelak aktibatuko dituzte.
Goizaldetik haize-bolada gogorrak izan dira nonahi. Bizkaian zuhaitzak jausi dira errepidera. Muxikan (BI-635) eta Urkiolan (Gasteizko noranzkoan), zuhaitz bana erori da errepidera, errei bat oztopatuta, Ertzaintzak eitb24.com-i jakinarazi dionez.
N-121-A errepidea itxita egon da ia hiru orduz Bera parean, 10.000 kilo kristal zeramatzan kamioi bat irauli ostean, Foruzaingoak eitb24.com-i jakinarazi dionez.
Gertakaria 07:20an jazo da Villanuevako bihurgunean. Kamioiaren zama errepidean barrena geratu da eta, ondorioz, bidea itxi behar izan dute. Garbiketa lanak bukatu artean, ibilgailuak txandaka bideratu dituzte. Dena dela, autoen joan-etorria handia denez, auto-ilarak izan dira.
Errepideei buruzko informazioa
Zirkulazioaz edota errepideen egoeraz informazioa lortzeko bi telefono-zenbaki dituzte erabiltzaileek:
EAEn: 902 112 088
Nafarroan: 900 400 100
Jaurlaritzako Trafiko Zuzendaritzaren webgunea ere kontsulta daiteke.
Eguraldiak eragindako arazoen inguruan irudirik edo bideorik baduzu, bidaliguzu Eguraldiblog erremintara.
Erantzunak:
Ez dago erantzunik mezu honetan.
Iruzkin bat egin
Blog honi buruz
Azken erantzunak
Beste asteburu euritsu bat - Elder - 2008-06-08 12:56:11
Eguzkia lagun izango dugu maiatzeko zubian - iraia - 2008-05-01 11:20:53
Neguko eguraldia datozen egunetarako - --- - 2008-01-29 13:15:29
Asteburu eguzkitsua geurean - Mikel Goņi - 2008-01-20 17:24:54
120 km/h haize-boladak egon daitezkeela eta, alerta ezarri dute - jon - 2008-01-14 17:34:06
Eguzkia lagun izango dugu maiatzeko zubian - iraia - 2008-05-01 11:20:53
Neguko eguraldia datozen egunetarako - --- - 2008-01-29 13:15:29
Asteburu eguzkitsua geurean - Mikel Goņi - 2008-01-20 17:24:54
120 km/h haize-boladak egon daitezkeela eta, alerta ezarri dute - jon - 2008-01-14 17:34:06
Atalak
Aldaketa klimatikoa (37)
Berotea (1)
Bitxikeriak (2)
Eguraldiaren iragarpena (108)
Elurra (9)
Euria (21)
Lehortea (1)
Trafikoa (17)
Berotea (1)
Bitxikeriak (2)
Eguraldiaren iragarpena (108)
Elurra (9)
Euria (21)
Lehortea (1)
Trafikoa (17)
Bilaketa
Iruzkin gehien jaso dituztenak
120 km/h haize-boladak egon daitezkeela eta, alerta ezarri dute (1)
Neguko eguraldia datozen egunetarako (1)
Asteburu eguzkitsua geurean (1)
Eguzkia lagun izango dugu maiatzeko zubian (1)
Beste asteburu euritsu bat (1)
Neguko eguraldia datozen egunetarako (1)
Asteburu eguzkitsua geurean (1)
Eguzkia lagun izango dugu maiatzeko zubian (1)
Beste asteburu euritsu bat (1)
Artxiboak
Apirila 2008 (2)
Martxoa 2008 (9)
Otsaila 2008 (3)
Urtarrila 2008 (13)
Abendua 2007 (15)
Iraila 2007 (3)
Abuztua 2007 (4)
Uztaila 2007 (7)
Ekaina 2007 (9)
Maiatza 2007 (17)
Apirila 2007 (20)
Martxoa 2007 (32)
Martxoa 2008 (9)
Otsaila 2008 (3)
Urtarrila 2008 (13)
Abendua 2007 (15)
Iraila 2007 (3)
Abuztua 2007 (4)
Uztaila 2007 (7)
Ekaina 2007 (9)
Maiatza 2007 (17)
Apirila 2007 (20)
Martxoa 2007 (32)
EiTBren beste blog batzuk
Esteka Interesgarriak
Blog hau sindikatu

Inprimatu





