Inprimatu Inprimatu    Castellano   
2007/03/29

Egoera hori ezarri zuen Foru Gobernuak denboralearen ondorioz ibaiek izan duten uhaldiak ikusita.

Foru Gobernuak aurrealerta egoera mantentzen du Ebro ibaiko eta Ega eta Aragoi haren ibaiadarretako erriberako herrietan gaurko, osteguna, uholdeak gertatu daitezkeelako.

   (osorik irakurri)


2007/03/28

Oraindik goiz bada ere, apirilaren 5etik aurrera, eguraldi egonkorra izango dela aurreratu du Radio Euskadiko meteorologoak. Ostiraletik aurrera, euria izango da nagusi. Gainera, martxoaren 30ean hasiko da irteera operazioa.

Iragarpen fidagarria egiteko goiz bada ere, meteorologoak ari dira Aste Santuko oporrei begira. Joera meteorologikoari erreparatuta, eguraldi egonkorra izango dugu apirilaren hasieran, Edorta Roman Radio Euskadiko eguraldi-gizonak jakinarazi duenez.

   (osorik irakurri)


2007/03/28

Euriak sortutako egoerarik zailenak Nafarroan ematen ari dira eta hainbat bide itxi behar izan dituzte. Gainera, kamioi bat Bidasoa ibaira erori da Igantziko Bentetan eta gidaria zauritu egin da.

   (osorik irakurri)


2007/03/28

Atzo aurrealerta egoera ezarri zuten Araban eta Nafarroan, Ega ibaiaren ur-goraldia ikusita Lizarra aldera. Kontsulta ezazu eguraldiaren iragarpena eta argazkiak.

Euriaren eraginez Ega, Arga eta Ebro ibaiek ur-goraldiak izan dituzte eta uholde arriskua egon da Nafarroan, baina ez da arazo handirik gertatu. Gauean arretarik handiena Egaren arroan jarri dute, Lizarra aldera, Nafarroako Emergentzietako Agentziaren arabera.

   (osorik irakurri)


2007/03/27

Uholde arrisku handiena Antzin eta Lizarra artean dago. Araban, Zadorrako urtegien hustuketa "kezkagarria" izaten ari da.

Nafarroako Emergentzietako Agentziak aurrealerta egoera ezarri du, uholde arriskuagatik, Ega ibaiaren arroan. Azken egunetan euriteak izan dira bertan eta tenperatura igo denez, mendietako elurra urtzen hasi da.

   (osorik irakurri)


2007/03/27

AEBen azken azterketaren arabera, baliteke aldaketa horien ondorioz, desagertzeko zorian dauden zenbait espezie arriskuan egotea eta gizakiek eremu asko utzi behar izatea.

Egungo gune klimatiko asko eta asko erabat desagertuko dira 2100. urtean eta horien ordez, orain arte ezagutzen ez ziren klimak agertuko dira, AEBek gaur jakitera emandako azterketa baten arabera.

   (osorik irakurri)


2007/03/27

Iragarpenaren arabera, Gipuzkoa barnealdean, Araba iparraldean, Nafarroa iparraldean eta erdigunean eta Iparraldeko hegoaldean dago ekaitzak izateko eta txingorra egiteko aukera gehien.

   (osorik irakurri)


2007/03/25

Dirudienez, azken egunetako euriteek luiziak eragin dituzte herri honetan eta eraikin hauetako bizilagunek "mugimenduak" nabaritu dituzte euren etxeetan.

   (osorik irakurri)


2007/03/25

Bigarren mailako A-3121 (Langraitz) eta A-4302 (Berantevilla) errepideak itxita daude. Bestalde, Emergentzietako Aholku Batzordea bilduta dago goizetik, egoera aztertu eta erabaki bat hartzeko.

   (osorik irakurri)


2007/03/24

Erlojuak 60 minutuz aurreratu beharko ditugu, energia aurrezteko Europako zuzentarau bati jarraiki. Adituen kalkuluen arabera, Espainiako Estatuan energiaren %5 aurrezten da udako hilabeteetan neurri honi esker.

   (osorik irakurri)


2007/03/24

Arratia, Kadagua eta Zadorra ibaiek gora egin dute nabarmen azken orduotan eroritako euriengatik eta mendietako elurra urtzen ari delako. Langraitz Okan bigarren mailako bi errepide itxi behar izan dituzte.

   (osorik irakurri)


2007/03/23

Espainiako Meteorologia Institutuak Nafarroako Larrialdietarako Agentzia ohartarazi duenez, Pirinioetan elur-jausiak egoteko arriskua oso handia da, 1etik 5etarako eskalan, bostekoa, hain zuzen ere.


Larrialdietarako zerbitzuak, suhiltzaileak eta Nafarroako Mendi Federazioa jakinaren gainean daude.

   (osorik irakurri)


2007/03/23

Herrizaingo Sailetik gomendioak eman dituzte: arropa eta oinetako egokiak eramatea, sakelako telefonoaren bateria ondo kargatuta eramatea, eta Pista edo bideetatik kanpoko toki ezezagunetan ez ibiltzea.

   (osorik irakurri)


2007/03/23

Adituen arabera, azken egunotan pilatutako elurra apurka-apurka urtzeak eta datozen egunetan egingo duen euriak urtegiek eta ibaiek gora egitea eragingo dute.

Eguraldia baretu da Euskal Herrian, eta dagoeneko ez dugu aparteko arazorik.

   (osorik irakurri)


2007/03/22

Bigarren mailako errepideetan, zortzi mendate daude itxita, gehienak Araban eta Nafarroan. Barnealdean izotzguneak eta elurra egon daitekeela eta, kontuz ibiltzeko aholkatu dute.

Euskal errepideetan kaosa izan da protagonista azken hiru egunotan. Gaur, baina, hobera egin du eguraldiak eta normaltasuna da nagusi.

   (osorik irakurri)


2007/03/21

Gipuzkoan, ia ezinezkoa izan da autobus-zerbitzua bermatzea Tolosaldean, Azkoitian, Goierrialdean, Aretxabaletan, Urretxun eta Antzuolan.

Bilbao-Gasteiz ibilbidea egiten duten autobusek, Deba Garaitik eta Urolatik doazenek, Donostia Arrasaterekin lotzen dutenek eta Eibar-Iruña ibilbidea egiten dutenek ez dute gaur zerbitzurik eskaini.


Ibilbide luzekoek, batez ere Bizkaia Mesetarekin, Errioxarekin eta Nafarroarekin lotzen dituztenek, arazo ugari izan dituzte.

   (osorik irakurri)


2007/03/21

Araba, batez ere Gasteiz, astindu ditu gogorren ekaitzak. Horrez gain, argindar-horniduran arazoak daude eta Forondako aireportuan hainbat hegaldi bertan behera utzi dituzte.

Suhiltzaileek jo eta su jardun dute gaur Euskal Herrian, eta batez ere Araba astintzen ari den denboraleak arazo ugari ekarri ditu euskal errepideetara baina trabak ez dira horretara mugatu.


EAEko aireportuetan Foronda da kaltetuena. Atzerapenak izan dira Madril eta Bartzelona jomuga zuten hegaldietan eta Ryanair konpainiako hegaldi bat Gasteizera barik, Santanderrera bideratu dute.

Argindar-horniduran ere arazoak daude. Besteak beste, Ermuan, Abadiñon, Kanpezun, Arana Haranean, Arabako Errioxan, Beasainen, Olaberian eta Pirinioetan etenak izan dituzte.

   (osorik irakurri)


2007/03/21
A-8 autobidea itxita dago une onetan Elgoibar parean zenbait kamioik istripua izan baitute. Gainera, Durango eta Zornotza bitartean (A-8an) astiro joatea gomendatzen da, izotza baitago.

10 kilometroko auto-ilarak daude AP-63 errepidean, Gipuzkoa eta Lapurdi arteko mugan, Iparraldetik datozen kamioiei ez baitiete EAEn sartzen uzten. Donibane Lohitzunetik aurrera ez diete autopistan sartzen uzten.

   (osorik irakurri)


2007/03/21

Iurretako peajea itxi egin dute eta autoak N-634 errepidera desbideratu dituzte.

Gainera, 12 kilometroko auto-ilarak daude Lapurdin, AP-63 errepidean

Arazo handiak daude errepideetan. Eguraldiak eragindako arazoen inguruan irudirik edo bideorik baduzu, bidaliguzu eguraldiblog erremintara.

 (osorik irakurri)


2007/03/21

Herrizaingo Sailak A-68 autobidea ixtea erabaki zuen hainbat kamioi izotzaren eraginez bidean gurutzatuta gelditu ondoren. Hamarnaka gidarik orduak eman zituzten beren autoetatik irten ezinik.



Euskal Herrian astelehenetik bizi dugun hotz eta elur denboraleak arazo ugari eragin ditu lehen eta bigarren mailako errepide sarean. Altuben hainbat gidari A-68 autobidetik irten ezinik geratu ziren atzo gauean lau orduz.

   (osorik irakurri)


2007/03/21

Denboralearen eraginez, uneoro arazoak sortzen ari dira euskal errepideetan. Eguraldiak eragindako arazoen inguruan irudirik edo bideorik baduzu, bidaliguzu eguraldiblog erremintara.

Istripu txiki ugari, mendateak zirkulaziora itxita eta murrizketak kamioentzat. Horiexek dira EAEko eta Nafarroako errepideetan protagonistak.


Azken orduetan eguraldiak okerrera egin du nabarmen eta horregatik, kontuz gidatzeko eta beharrezkoa ez den bitartean, autoa ez hartzeko gomendatu dute.

Sare nagusia

Auto-ilarak daude N-1 errepidean, San Millan parean, Irungo noranzkoan, istripua izan delako. Errei bat itxita dago.

   (osorik irakurri)


2007/03/20

Iragarpenaren arabera, gaur eta bihar okerrera egingo du eguraldiak. Euria, kazkabarra, elurra eta haize bortitza espero dira datozen orduetarako ere.

Biharko benetan tenperatura baxuak espero ditugu,  (zeroz azpitik Iruñan eta Gasteizen).

 (osorik irakurri)


2007/03/20
A-15a itxita dute oraindik kamioiek, eta debekua 24 ordu gehiagoz egongo da indarrean.

   (osorik irakurri)


2007/03/20
Kostaldean dabilen haize indartsuaen eta olatu handien eraginez Zarautz eta Getaria artean N634a itxi egin dute.  (osorik irakurri)


2007/03/20

Gaur eguraldiak okerrera egiten jarraituko du eta badirudi 100 eta 300 metro artean elurra egingo duela. Gipuzkoan, kostaldean ere elurra egingo duela diote iragarpenek.

 

   (osorik irakurri)


2007/03/20

Euriaren ondorioz, itsasoak gora egin duenean, urez bete dira hainbat etxabe eta garaje, esaterako, Ondarroan.

   (osorik irakurri)


2007/03/20

Iragarpenaren arabera, gaur eta bihar okerrera egingo du eguraldiak. Euria, kazkabarra, elurra eta haize bortitza espero dira datozen orduetarako ere.

 Negu giroarekin hasi dugu astea eta iragarpenek diotenaren arabera, atzotik Euskal Herria astintzen ari den denboraleak, euria, kazkabarra, elurra eta haize zakarra utziko ditu datozen orduetan ere.

Dagoeneko, aurreneko elur malutak ikusi dituzte hiriburu batzuetan, Iruñan eta Gasteizen, esaterako, EiTBko webcametan ikus daitekeenez.

 

   (osorik irakurri)


2007/03/20

WWF/Adenak "arazoari aurre egiteko ordua dela" jakinarazi die arduradun politikoei eta berandu izan orduko neurriak hartzeko eskatu die. Aldaketa klimatikoaren eta kutsaduraren ondorioz, munduko hamar ibai handi "hilzorian" daudela, aditzera eman du WWF/Adenak. Horrek, munduko ur eskasiaren mehatxua geroz eta larriagoa dela erakusten du.

Datorren martxoaren 22an Uraren Egunaren ospakizuna dela eta argitaratutako azken txostenean, "hiltzen ari diren" hamar ibai garrantzitsu horiek zeintzuk diren zehazten du WWF/Adenak.

   (osorik irakurri)


2007/03/19

Bestalde, A-15 autobidea kamioiei itxiko diete, 20:00etatik aurrera. Arratsaldean lagun bat zendu da Legution izandako auto-istripuan. 

Iragarrita zegoen bezala, elurra eta haizea izan dira gaurko protagonista nagusiak eta horrek eragina izan du errepideetan.

   (osorik irakurri)


2007/03/19

Gaur, arratsaldeko zortzietatik aurrera A-15 autobidea moztuta geldituko da artikulatutako kamioientzat, blokeatuta gera ez daitezen, arratsaldean gogotik egingo ei baitu elurra.
Erabaki hau gaur goizean, Euskadiko Trafikoa Kudeatzeko zentroan egindako Neguko Bidezaintza Planaren koordinazio mailaren bileran erabaki da. Mozketa egitean, A-15 autobideko zirkulazioa N-1 errepidetik bideratuko dute.

   (osorik irakurri)


2007/03/19
Tarteka bada ere, elurra bota du Iruñan eta Gasteizen. Iragarpenaren arabera, 300 metrotan egingo du elurra. Zirkulazioari dagokionez, bigarren mailako mendateetan bakarrik izan du eragina elur-ekaitzak.  (osorik irakurri)


2007/03/19

Aurreneko elur malutak jausi dira jada (elur-kota 300 metrotan kokatuko da). Zirkulazioari dagokionez, zuhaitzak jausi dira errepideetara. Haizea ari da, oraingoz, arazo gehien sortzen.

   (osorik irakurri)


Blog honi buruz
Asteburuko eguraldia edo hurrengo egunetarako joera zein den jakin nahi? Hemen aurkituko dituzu iragarpenaren inguruko albisteak.
Azken erantzunak
Beste asteburu euritsu bat - Elder - 2008-06-08 12:56:11
Eguzkia lagun izango dugu maiatzeko zubian - iraia - 2008-05-01 11:20:53
Neguko eguraldia datozen egunetarako - --- - 2008-01-29 13:15:29
Asteburu eguzkitsua geurean - Mikel Goņi - 2008-01-20 17:24:54
120 km/h haize-boladak egon daitezkeela eta, alerta ezarri dute - jon - 2008-01-14 17:34:06
Atalak
Bilaketa
Iruzkin gehien jaso dituztenak
120 km/h haize-boladak egon daitezkeela eta, alerta ezarri dute (1)
Neguko eguraldia datozen egunetarako (1)
Asteburu eguzkitsua geurean (1)
Eguzkia lagun izango dugu maiatzeko zubian (1)
Beste asteburu euritsu bat (1)
Artxiboak
EiTBren beste blog batzuk
Esteka Interesgarriak
Blog hau sindikatu