Inprimatu Inprimatu   
2008/03/26

Asturias aldean pasa ditugu opor-egunak. Ez zait gustatzen inguruan ibiltzerik, ezaguna izatearen gaiztakeria da hori. Aurten, ordea, pazko astean huts egin ezineko bilera pare bat nituen eta ezin urrutira joan.
Harrigarria. Taberna batean taburete bat hutsik ikusi, kortesiasko esta libre? galdera egin eta bai, hartu lasai erantzuna jaso bueltan. Ingurura begiratu eta hango polarra eta txandala. Koadrila osoak kaleko harriekin tokan jokatzen, beste asko kantari. Badakizue zer dioen esaera zaharrak: euskaldun bat txapela; bi euskaldun apustua; hiru euskaldun, abesbatza. Asturiasen ederki dakite hori.
Kanariar irletan ingelesez jartzen dituzte menuak eta prezioak taberna atarietan. Asturiasen iritsiko da eguna, euskaraz jarriko dituztena.  Eta etxean bezala sentitzeko, edan sagardoa.




Erantzunak:
Ez dago erantzunik mezu honetan.
Iruzkin bat egin
Zure eposta ez da orrialdean erakutsiko.
Zure URL-a erakutsiko da.


authimage Zenbaki hauek idatzi, gizaki bat eta ez zerbitzua erabili nahi duen programa informatiko bat zarela egiaztatzeko.

Aukerak:
 
Lerro saltoak <br /> bihurtzen dira
(Izena, eposta & url-arentzako cookiak finkatu)

Blog honi buruz
Ni naiz, Emilio, egunkarietan traje beltza eta gorbata gorriarekin agertu izan naizena. Baina ez pentsa zuek nahi bezainbeste ezagutzen nauzuenik. Negozioa dut afizio, tranpa ofizio eta puruen kea, karta jokoa eta emakumeak bizio. Ez dut hilaren amaierara iristeko arazorik, baina ez naiz lasai bizi, diruarena gaixotasuna da. Halere ez naiz ezeren beldur: mafiosoa izatea langile izatea bada, mafioso hutsa naiz.
Azken erantzunak
Tommy Lee Jonesen zimurrak - katrin30 - 2008-02-06 20:26:34
Liderra - Emilio - 2008-01-17 00:55:51
Liderra - realzalea - 2008-01-10 15:20:27
Ilunben - Mikel - 2008-01-03 22:43:34
Atalak
Bilaketa
EiTBren beste blog batzuk
Esteka Interesgarriak
Blog hau sindikatu